
Tech Irun UDA/VERANO 2026. tailerrak
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
———————————————————————-
MISIOA: ESPAZIORA BIDEAN
Uztailaren 6tik 10era:
Tailerra bi bloketan banatzen da: robotika eta programazioa.
8-10 urte bitarteko taldeak, proposatutako gaiaren inguruan Lego wedo 2.0rekin burututako praktika eta muntaia sorta batzuekin hasiko dituzte goizak. Atsedenaldi txiki bat egingo dute eta ondoren programaziora bideratutako proiektu batekin jarraituko dute; Scratch softwarearekin espazio-ontzien bideo-joko bat sortuko dute.
11-13 urte bitarteko taldea urrats bat harago joango da, robotika atalarekin hasiko dira Mbot Ranger kit-arekin berain robot propioa eraikitzen. Erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte robot espazial bat imitatuz. Ondoren MakeCode Arkaderekin proiektu bat sortuko dute, proposatutako gaiaren inguruko bideo-joko retro bat programatuko dute.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek sortutakoa partekatu eta ideiak trukatu ahal izango dituzte, elkarrekin ikasiz eta talde lana indartuz.
(TI01/026) MISIOA: ESPAZIORA BIDEAN_uztailaren 6ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak)
(TI02/026) MISIOA: ESPAZIORA BIDEAN_uztailaren 6ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2026ko Uztailaren 6tik 10era bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
—————————————————————————
MUSIKA, ARTEA ETA TEKNOLOGIA:
Uztailaren 13tik 17ra
Sormenez betetako tailer honetan, parte hartzaileak elektronikaren oinarriak ikasiko dituzte, taldearen arabera egokitutako sentsore eta kit-en bidez.
8-10 urte bitarteko taldea Inventor kit-a eta Micro:bit plakak erabiltzen hasiko da eta hainbat zirkuitu burutuko dituzte oinarrizko mailatik elektronikak nola funtzionatzen duen ulertzeko. Atsedenaldi baten ondoren, programaziora bideratutako jarduerak egingo dituzte, MakeCode Arcaderekin abesti sorta bat sortuz.
11-13 urte bitarteko taldea erronka oso antzeko baina konplexuagoetan murgilduko da: material ezberdinak erabiliz, zirkuitu bat sortuko dute, zeinek piano edo gitarra baten soinuak imitatzen dituzten soinuak sortzeko aukera emango dien. Atsedenaldiaren ondoren, Tinkercad softwarea erabiliko dute eta 3D modelatuaren oinarriak ikasiko dituzte astean planteatutako gaia kontutan izanik.
(TI03/026) MUSIKA, ARTEA ETA TEKNOLOGIA_ Uztailaren 13ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak)
(TI04/026) MUSIKA, ARTEA ETA TEKNOLOGIA Uztailaren 13ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2026ko uztailaren 13tik 17ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
——————————————————–
ARKEOLOGIA ROBOTIKOA
Uztailaren 20tik 24ra
Kanpamentuen aste honetan gai berri bat izango dugu, adinaren arabera taldeek robotika eta programazioa landuko dituzte.
8-10 urte bitarteko taldeak Lego Wedo 2.0rekin beraien robot propioa eraikiko dute eta motore eta sentsoreen bitartez bizitza emango die. Tailerraren bigarren atalean, Google-ren “Dino Runner” antzeko bideo-joko bat programatzen ikasiko dute.
Bere aldetik, 11-13 urte bitarteko taldeak, Mbot Ranger-aren muntaian lan egingo dute, argibide batzuk jarraitu beharko dituzte eta proposatutako misioak ebatzi beharko dituzte. Helburua sentsoreek eta motorrek nola funtzionatzen duten ulertzea eta oinarrizko robotika kontzeptuak menderatzea da. Atsedenaldiaren ondoren, txikien taldearen antzeko proiektu bat planteatzen da, baina software konplexuago batekin. Beste software batzuk ere sartuko dira pixelart-en oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta bideo-jokoen pertsonaiak erakargarriagoak bilakatzeko. Saioaren amaieran, beraien taldekideekin proiektuak elkarbanatuko dituzte eta jolastu ahal izango dute.
(TI05/026) ARKEOLOGIA ROBOTIKOA_Uztailaren 20ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak)
(TI06/026) ARKEOLOGIA ROBOTIKOA_Uztailaren 20ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2026ko Uztailaren 20tik 24ra bitartean
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
—————————————————————————
NATURA: ZIENTZIA ETA TEKOLOGIA
Abuztuaren 24tik 28ra.
Tailer honetan zientziaren oinarrietan, sentsoreekin distantzia neurtzearekin lotutako kontzeptuetan, hiru dimentsioko espazioaren ulermenean edo haurrei egokitutako fisikako irudikapenen adibideetan zentratutako proposamen bat aukeratu dugu.
8-10 urte bitarteko taldeak Crowtail kit-arekin esperimentatuko dute, benetako proiektuetara hurbiltzeko eta gure eguneroko bizitzan ditugun sentsoreen funtzionamendua ulertzen laguntzeko. Bestalde, atsedenaren ondoren, gaiarekin bat datozen ezaugarri jakin batzuk dituen espazio baten 3D diseinua egitea planteatzen da, eta proiektu honekin sormena askatuko dugu.
11-13 urte bitarteko taldeak beraien ezagutzak ingurune errealago batean ulertu eta praktikara eramateko, etxe domotiko bat programatzeko sentsoreen kit-ak aplikatuz hasiko dute goiza. Atsedenaren ondoren, 3D diseinuko Tinkercad proiektu bat hasiko dute eta fisikaren oinarrizko alderdi batzuk ulertuko dituzte.
Jardunaldi bakoitza amaitzean, bi taldeek beraien lorpenak era ikaskuntzak partekatuko dituzte, talde lana eta sormena sustatuz.
(TI07/026) NATURA: ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA_Abuztuaren 24ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak)
(TI08/026) NATURA: ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
_Abuztuaren 24ko astea 11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2026ko abuztuaren 24tik 28ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 8ra arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
BIDASOA BIZIRIK. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua
Tfno.: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00tara)

Tag:irun, robotika, tech tailerrak, teknologia



