Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
MUSIKA, ARTEA ETA TEKNOLOGIA_Uztailaren 13tik 17ra arteko astea_11-13 urte
11 urtetik 13ra bitarteko haurrentzat
(2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak)
Sormenez betetako tailer honetan, parte hartzaileak elektronikaren oinarriak ikasiko dituzte, taldearen arabera egokitutako sentsore eta kit-en bidez.
8-10 urte bitarteko taldea Inventor kit-a eta Micro:bit plakak erabiltzen hasiko da eta hainbat zirkuitu burutuko dituzte oinarrizko mailatik elektronikak nola funtzionatzen duen ulertzeko. Atsedenaldi baten ondoren, programaziora bideratutako jarduerak egingo dituzte, MakeCode Arcaderekin abesti sorta bat sortuz.
11-13 urte bitarteko taldea erronka oso antzeko baina konplexuagoetan murgilduko da: material ezberdinak erabiliz, zirkuitu bat sortuko dute, zeinek piano edo gitarra baten soinuak imitatzen dituzten soinuak sortzeko aukera emango dien. Atsedenaldiaren ondoren, Tinkercad softwarea erabiliko dute eta 3D modelatuaren oinarriak ikasiko dituzte astean planteatutako gaia kontutan izanik
Egiteko egunak:
2026ko uztailaren 13tik 17ra bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 8ra arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
![]()
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI04/026
- Hasiera data 13/07/2026
- Amaiera data 17/07/2026
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea


