Back

IZAERA PERTSONALEKO DATUAK BABESTEKO POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZA NAGUSIAK

Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek, Web gune hau erabili aurretik. Web gune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak inplizituki aitortzen duela baldintzak onartzea. Ados ez bazaude horiekin edo zalantzarik baldin baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili Web gune hau.

1. NOR GAREN

BIDASOA BIZIRIK helbidea: Hendaia, 8 – Ducoureau Jauregia, 20301, Irun, IFK: A-20421053. Website honekin zerikusia duen edozein gai argitzeko, jarri harremanetan telefono honetan: 943-509600 eta/edo Postontzi Elektroniko honetan:: responsableLOPD@bidasoa-activa.com.

www.bidasoa-activa.com domeinua BIDASOA BIZIRIK delakoaren jabetzakoa da.

2. BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAREN WEB SITE ZER DEN

www.bidasoa-activa.com gunean zaude. Gune interaktibo hau BIDASOA BIZIRIK sortu du, beren edukina, antolaketa eta ekintzei buruz informazio gehiago eskaintzeko.

Web gune orok bezala, erabiltzeko baldintza batzuk eta pribatutasun-politika bat daukagu. Horri buruz, aurreratu egiten dizugu gure produktuak sustatzeko osagai burutsua eta dibertigarria eskaini nahi dugula eta orri honetan ez dela egiten produktuak saltzeko inolako jarduerarik.

3. FITXA TEKNIKOA

BIDASOA BIZIRIKek behar beste aldaketa tekniko egin ahal izango ditu gai-sareetarako eta Interneterako konexioaren eta sistemaren kalitatea, errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko.

4. WEBAREN JABETZA ETA ERABILTZEKO MURRIZKETA

BIDASOA BIZIRIK da web honen jabea. Marka guztiak, eremu-izenak eta jabari intelektualaren gainerako eskubideak BIDASOA BIZIRIKenak dira. Horrenbestez, bertako inolako edukirik ezin izango da utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu inolaz ere. Salbuespena da Weba eta bertako edukiak haren xedearen arabera erabiltzea; eta deskarga eta kopia erabat pribatuak egin ahal dira; baina ezin izango da egin baldintza hauetan ezarritako erabilerak ez diren bestelakorik. Aurrekoari aurka egitea egilearen eskubideak eta BIDASOA BIZIRIKen gainerako jabetza-eskubideak urratzea izango da. Hemen onartzen diren helburuetarako ez diren eduki-aldaketak eta erabilerak egilearen eskubideak eta BIDASOA BIZIRIKen gainerako jabetza-eskubideak urratzea dira. Hemen jasotako erabilera-baldintzen ondorioetarako, debekatuta dago hemengo edukiak beste edozein Webetan edo informatika-saretan erabiltzea.

5. IRAUPENA

Erabiltzeko baldintza hauek indarrean egongo dira website honetan aldatu gabe dauden bitartean. Eta BIDASOA BIZIRIKek eskubidea dauka edozein unetan haiek aldatzeko edo kentzeko; eta aldaketa horiek Web orri honetan bertan jaso beharko dira.

6. BERME SALBUESPENA

BIDASOA BIZIRIK ahalik eta gehien saiatu da Web honen eta bertako edukien kalitatea zaintzen. Hala ere, Internet bitartekoaren ezaugarriak direla eta, BIDASOA BIZIRIKek ez dituu bermatzen Webean sartutako edukiak; ezta Web honen funtzionaltasunaren prestutasuna eta jarraipena ere; ez eta matxurak ere, edo Web honetan edo bere zerbitzaruan sistemarentzako kaltegarri diren birusik edo beste elementurik ez egotea; horrek ez du esan nahi etengabe ahalegintzen ez garenik horrelako edozein gorabehera saihesteko. BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule egiten Web honetako edukien erabilerak direla eta.

7. ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko baldintzan esandakoaren ondorioz eta Internet bitartekoaren berezitasunak direla eta, BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule izango inolaz ere, ezta axolagabekeriagatik bakarrik ere, Web honetako materialak erabiltzeagatik edo erabili ezinagatik sor litezkeen edozein motatako kalteen aurrean, ezta BIDASOA BIZIRIK edo hark baimendutako edozein ordezkari aurretik ohartarazita badaude ere kalte horiek gerta litezkeela. Erabiltzailearen aurrean, kalte guztien aurrean, axolagabekeria barne baina ez hartara mugatuta, galeren eta eskarien aurrean, BIDASOA BIZIRIKen erantzukizuna inola ere ez da izango erabiltzaileak web honetara sartzeko ordaindu duen kopurua baino handiagoa.

8. JURISDIKZIOA

BIDASOA BIZIRIKek ez du inolako kontrolik Webera nor edo nortzuk sartu daitezkeen eta non kokatuta egon daitezkeen. Web honen erabiltzaileak, baita BIDASOA BIZIRIK ere bere barrutiari berari espresuki uko eginda, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren barruan daude, Web honekin zerikusia daukan gatazka edo erreklamazio oro erabakitzeko.eb.

9. DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.bidasoa-activa.com web orriaren asmo nagusia BIDASOA BIZIRIKen  edukina, antolaketa eta ekintzei buruzko informazioa ematea.

BIDASOA BIZIRIKek legezko betebeharrak bereganatzen ditu izaera pertsonaleko datuak babesteko gaian, egun indarrean dagoen hitzarmena betez.

Bidasoa bizirik, Europar Parlamentuko (UE) 2016/679 Erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio libreari dagokionez ezarri dituzten legezko eskakizunekin batera eta bereziki, 25. artikuluak eta 78. Kontuan hartuzkoak diotena betez, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren Arduradun dela aitortzen du eta aipatuak indarreko arauak betez eta beren tratamenduari loturik iraganean detektatu dituen arriskuak aintzat hartuz tratatzeko konpromisoa hartu du.

Ematen dizkiguzun datuak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu, eta Bidasoa bizirik kudeatzen dituen jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko dira. Bidasoa bizirik zure datuak beste zerbaitetarako erabili nahi baditu, berariazko baimena eskatuko dizugu aurretik.

Bidasoa biziriken izenean tratatzen dituen datu pertsonalen titularra zaren aldetik, eskubidea duzu edozein unetan haietara sartzeko, haiek zuzentzeko edo kentzeko, tratamendua mugatzeko, haien aurka egiteko eta/edo eramateko. Horretarako, mezu bat bidali behar duzu, edo gurekin harremanetan jarri hemen: Bidasoko Garapen Agentzia, SA, Hendaia kalea 8 – 20301 Irun-Gipuzkoa, e-maila: responsableLOPD@bidasoa-activa.com

10. COOKIE POLITIKA

10.1. Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

10.2. Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

10.3. Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

11. BALDINTZA HAUEN ONARPENA

Web hau erabiltzean, uste izango dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentu hau eta bertako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ados ez badago datuak babesteko politika honekin edo haren bidez ematen diren aholkuekin, arren, ez ditzala erabili gure webak. Eskubidea daukagu erabiltzeko baldintza hau aldatzeko, beharrezkoa dela ikusten badugu. Aldaketarik egin ondoren erabiltzaileak jarraitzen badu hau edo BIDASOA BIZIRIKen beste web batzuk erabiltzen, esan nahi du aldaketak onartu dituela.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzlo informazioa

BIDASOA BIZIRIK BIDASOKO GARAPEN AGENTZIAK tratatzen ditu datuak, Irun eta Hondarribiko udalen eskumen publikoak ordezkari gisa erabiltzeko. Enplegua sortzeko ekintzailetza jarduerak eskaintzeko eta ikus-entzunezko materiala ekoizteko tratatzen ditu. Gure webguneko pribatutasun atarian (www.bidasoa-activa.com helbidean) erabil daitezke datuen tratamenduari buruzko eskubideak, eta bertan eskuratu daiteke tratamenduari buruzko informazio gehigarria.

Jardueran izena emateko eskabidea sinatzeak berekin dakar datu pertsonalak jakinarazitako helburuetarako trata daitezen onartzea.

Bere irudia atzitzea eta zabaltzea nahi ez duenak dagokion fitxan klikatu behar du, eta arduradunek bere irudia ez atzitzeko neurriak hartu, bere irudia atzitzekoak direnean ohartarazita.

Informazio gehiago

Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika: ekintzaleitza

Arduraduna
Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
BIDASOA BIZIRIK BIDASOKO GARAPEN AGENTZIA, ordezkaritza bidez Irungo eta Hondarribiko udalen eskumen publikoak erabiltzeko

  • IRUNGO UDALA
  • IFK: P-2004900-C
  • Posta helbidea: San Juan Harria plaza 1, 20304 Irun (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: dpd@irun.org
  • HONDARRIBIKO UDALA
  • IFK: P-2003700 H
  • Posta helbidea: Kale Nagusia 20
  • Helbide elektronikoa: udala@hondarribia.eus

Tratamenduaren arduraduna

  • BIDASOKO GARAPEN AGENTZIA SA
  • IFK: A2042053
  • Datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak erabiltzeko posta helbidea: Hendaia 8 (Ducoureau jauregia) – 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Eskubide pertsonalak erabiltzeko helbide elektronikoa: responsableLOPD@bidasoa-activa.com

Helburua

  • Pertsona fisiko eta juridikoei enpresak sortzeko eta negozio ideien bideragarritasuna aztertzeko aholku emateko
  • Eskura dauden laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa emateko
  • Laguntza ekonomikoa dakarten bekak eta coworking gunearen erabilera kudeatzeko
  • Negozio ideiak aztertze eta berauek kudeatzeko ezaupideez jabetze aldera, aldian-aldian langabeei diruz lagundutako ikastaroak eskaintzeko
  • Dirulaguntzen onuradunak aukeratzeko prozesua kudeatzeko
  • Aukeraketa prozesua kudeatzeko eta “Ideiatik negozio aukerara” programa kudeatzeko, zeina ekintzailetza abileziak garatze aldera bakarkako eta taldekako aholkularitza saioetan datzan
  • Krea Bidasoa azokaren barruan elkarri esperientzien, elkarlanean aritzeko aukeren eta merkataritza eta enpresa arloko kasu arrakastatsuei buruzko ezaupideen berri emateko tailer eta jarduerak egiteko
  • Enpresa berrientzako guneen eta ekipamenduaren alokairua kudeatzeko
  • Krea Bidasoa ekintzailetza, berrikuntza eta sorkuntza azokaren barruan Powered by PechaKucha ekitaldian parte hartzeko aukeraketa egiteko, laguntza emateko eta ikus-entzunezko materiala sortzeko
  • Bidasoko eskualdeko ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko
  • Maker Day teknologia, robotika, arte, zientzia eta ekintzailetza programaren barruko tailer eta jardueretan izena emateko
  • Ekitaldi eta jarduerei buruzko ikus-entzunezko materiala eskuratzeko eta bitarteko fisiko eta/edo elektronikoen (argitalpenen, komunikabideen, webgunearen eta/edo sare sozialen) bidez zabaltzeko

Legitimazioa
Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
Tratamenduaren ardura duen antolakundearen eskumen publikoen ordezkaritza bidezko erabilera (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.)
Eskumen publikoari buruzko araudia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa

Ikus-entzunezko materiala atzitzeko eta zabaltzeko baimena (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.)

Hartzaileak
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarren pertsonei ez erakundeei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko edo kanpoko hornikuntza enpresen bidez zerbitzu egiten laguntzeko.

Hartzaileak
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarren pertsonei ez erakundeei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko edo kanpoko hornikuntza enpresen bidez zerbitzu egiten laguntzeko.

Nazioarteko transferentziak
Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik.

Gordetzea
Zerbitzua ematen edo jarduera egiten den bitartean gordetzen dira datu pertsonalak. Ordutik aurrera, blokeatu egiten dira, eta berauek eskuratzeko mugak jartzen zerbitzuaren kudeaketaren ondorioz egiten diren erreklamazioek, zerga legedia edo aplikatu beharreko beste edozein araudi sektorial bete beharrak eta informazio pertsonala kudeatzeko eta tratatzeko erantzukizunek preskribatu bitartean.

Ikus-entzunezko materiala zabaltzeari buruzko datuak interesdunak tratamenduaren aurka egin arte gordetzen dira, baina edukiak eguneratzeko eta ezabatzeko ahalmena du antolakundeak.

Eskubideak

  • Bidasoa bizirik berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion
  • Bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean
  • Zirkunstantzia jakin batzuetan, bere datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurka babesteko bakarrik erabiliko ditugu–
  • Tratamendua interesdunek baimena ematean oinarritzen denean, baimena atzera botatzeko eskubidea, berau erabili aurreko tratamenduan eraginik izan gabe
  • Tratamendua interes publikoen erabileran edo botere publikoen jardunean oinarritzen denean, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea –kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean tartean edo erreklamaziorik aurkeztu edo erreklamazioen aurka babestu behar dugunean– Beren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–.
  • Interesdunek uste badute beren eskubideak ez direla errespetatu behar bezala, Datuak Babesteko
  • Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute.

Segurtasuna
Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta.