Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
ARKEOLOGIA ROBOTIKOA_Uztailaren 20tik 24ra arteko astea_8-10 urte
8 urtetik 10era bitarteko haurrentzat
(2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak)
Kanpamentuen aste honetan gai berri bat izango dugu, adinaren arabera taldeek robotika eta programazioa landuko dituzte.
8-10 urte bitarteko taldeak Lego Wedo 2.0rekin beraien robot propioa eraikiko dute eta motore eta sentsoreen bitartez bizitza emango die. Tailerraren bigarren atalean, Google-ren “Dino Runner” antzeko bideo-joko bat programatzen ikasiko dute.
Bere aldetik, 11-13 urte bitarteko taldeak, Mbot Ranger-aren muntaian lan egingo dute, argibide batzuk jarraitu beharko dituzte eta proposatutako misioak ebatzi beharko dituzte. Helburua sentsoreek eta motorrek nola funtzionatzen duten ulertzea eta oinarrizko robotika kontzeptuak menderatzea da. Atsedenaldiaren ondoren, txikien taldearen antzeko proiektu bat planteatzen da, baina software konplexuago batekin. Beste software batzuk ere sartuko dira pixelart-en oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta bideo-jokoen pertsonaiak erakargarriagoak bilakatzeko. Saioaren amaieran, beraien taldekideekin proiektuak elkarbanatuko dituzte eta jolastu ahal izango dute.
Egiteko egunak:
2026ko uztailaren 20tik 24ra bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 8ra arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
![]()
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI05/026
- Hasiera data 20/07/2026
- Amaiera data 24/07/2026
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea


