Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
MISIOA: ESPAZIORA BIDEAN_Uztailaren 6tik 10era_11-13 urte
11 urtetik 13ra bitarteko haurrentzat
(2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak)
Tailerra bi bloketan banatzen da: robotika eta programazioa.
8-10 urte bitarteko taldeak, proposatutako gaiaren inguruan Lego wedo 2.0rekin burututako praktika eta muntaia sorta batzuekin hasiko dituzte goizak. Atsedenaldi txiki bat egingo dute eta ondoren programaziora bideratutako proiektu batekin jarraituko dute; Scratch softwarearekin espazio-ontzien bideo-joko bat sortuko dute.
11-13 urte bitarteko taldea urrats bat harago joango da, robotika atalarekin hasiko dira Mbot Ranger kit-arekin berain robot propioa eraikitzen. Erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte robot espazial bat imitatuz. Ondoren MakeCode Arkaderekin proiektu bat sortuko dute, proposatutako gaiaren inguruko bideo-joko retro bat programatuko dute.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek sortutakoa partekatu eta ideiak trukatu ahal izango dituzte, elkarrekin ikasiz eta talde lana indartuz
Egiteko egunak:
2026ko uztailaren 6tik 10era bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 8ra arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
![]()
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI02/026
- Hasiera data 06/07/2026
- Amaiera data 10/07/2026
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea


