Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
NATURA: ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA_Abuztuaren 24tik 28ra arteko astea
8 urtetik 10era bitarteko haurrentzat
(2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak)
Tailer honetan zientziaren oinarrietan, sentsoreekin distantzia neurtzearekin lotutako kontzeptuetan, hiru dimentsioko espazioaren ulermenean edo haurrei egokitutako fisikako irudikapenen adibideetan zentratutako proposamen bat aukeratu dugu.
8-10 urte bitarteko taldeak Crowtail kit-arekin esperimentatuko dute, benetako proiektuetara hurbiltzeko eta gure eguneroko bizitzan ditugun sentsoreen funtzionamendua ulertzen laguntzeko. Bestalde, atsedenaren ondoren, gaiarekin bat datozen ezaugarri jakin batzuk dituen espazio baten 3D diseinua egitea planteatzen da, eta proiektu honekin sormena askatuko dugu.
11-13 urte bitarteko taldeak beraien ezagutzak ingurune errealago batean ulertu eta praktikara eramateko, etxe domotiko bat programatzeko sentsoreen kit-ak aplikatuz hasiko dute goiza. Atsedenaren ondoren, 3D diseinuko Tinkercad proiektu bat hasiko dute eta fisikaren oinarrizko alderdi batzuk ulertuko dituzte.
Jardunaldi bakoitza amaitzean, bi taldeek beraien lorpenak era ikaskuntzak partekatuko dituzte, talde lana eta sormena sustatuz.
Egiteko egunak:
2026ko abuztuaren 24tik 28ra bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 8ra arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
![]()
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI07/026
- Hasiera data 24/08/2026
- Amaiera data 28/08/2026
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea


