2026ko abuztuaren 7a
Bidasoko Garapen Agentzia, S.A.ren Administrazio Kontseiluak, 2026ko uztailaren 17an egindako bileran, honako hau erabaki zuen:
1.- Plantillako izaera finkoko lanpostu bat betetzeko kontratazio-proposamena onartzea, erretiro partzialeko prozesu bati lotutako errelebu-kontratu mugagabearen bidez, Ekintzailetza eta Jarduera Berriko Saileko Ardura Sektoriala duen Teknikari lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuko PS5 hautagairen alde, dagokion hautaketa-prozesuan puntuaziorik handiena lortu duelako. Era berean, epe barruan erreklamaziorik aurkezten ez bada, proposamena behin betiko bihurtuko dela eta, horrekin batera, kontratazio-erabakia ere behin betiko bihurtuko dela erabakitzea.
2.- Azken fase hau gainditu duten pertsonen zerrenda lan-poltsa gisa onartzea. Bidasoko Garapen Agentzia, S.A.k lan-poltsa hori erabili ahal izango du, bai kontratazio mugagabeetarako, lan-poltsa onartzeko Administrazio Kontseiluaren erabakitik zenbatzen hasita 2 urteko epean, bai aldi baterako kontratazioetarako, denbora-mugarik gabe.
2026ko uztailaren 29a
3.2 faseko (elkarrizketa pertsonala eta nortasunaren azterketa) behin betiko emaitzen, hautaketa-prozesuko behin betiko puntuazio orokorren eta Hautaketa Batzordearen behin betiko izendapen-proposamenaren argitalpena, Bidasoko Garapen Agentziako Ekintzailetza eta Jarduera Berriko Saileko ardura sektoriala duen teknikari lanpostu finko bat betetzeko hautaketa-prozesuan.
09 Ekin 2.2, 3.1 eta 3.2 faseetako emaitzak Resultados de las fases.pdf
2026ko uztailaren 22a
2.2 faseko (proba psikotekniko eta gaitasun-probak) eta 3.1 faseko (merezimenduen balorazioa) behin betiko emaitzen argitalpena, baita 3.2 faseko (elkarrizketa pertsonala eta nortasunaren azterketa) behin-behineko emaitzena, behin-behineko puntuazio orokorrena eta behin-behineko izendapen-proposamenarena ere.
08 Ekin 2.2, 3.1 eta 3.2 faseetako emaitzak Resultados de las fases.pdf
2026ko uztailaren 14a
2.2 faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasun-probak) eta 3.1 faseko (merezimenduen balorazioa) behin-behineko emaitzen argitalpena, eta 3.2 faseko (elkarrizketa pertsonala eta nortasunaren analisia) deialdiaren aldaketa.
07 2.2 3.1 Behin-behinekoa eta aldk deiald – Provisional y modif convocatoria.pdf
2026ko uztailaren 8a
2.1.2 ezagutza teoriko-praktikoaren probaren behin betiko emaitzen argitalpena, 2.2 eta 3.2 faseetarako deialdia eta merezimenduak egiaztatzeko epearen irekiera.
06 2.1.2 Behin-betikoa, merezimendu eta deialdiak – Definitivo, meritos y convocatorias.pdf
2026ko ekainaren 26a
Ekintzailetza eta Jarduera Berriko Saileko ardura sektoriala duen teknikari lanpostu finko bat, erretiro partzialeko prozesu bati lotutako errelebu-kontratu mugagabearen bidez betetzeko hautaketa-prozesuko 2.1.2 faseari dagokion nahitaezko eta baztertzailea den ezagutza teoriko-praktikoko probaren behin-behineko emaitzen argitalpena.
