-345 lanpostu baino gehiago eskainiko dira.
-APR Emploi, AL & CO edo ABL Emploi bezalako enpresa frantsesak ere bertaratuko dira.
Proiektua Irungo La Salle, Mendibil Elkarte Pedagogikoa, Secretariado Gitano Fundazioa eta Emausekin lankidetzan garatuko da.
Aurreko edizioan, parte hartu zuten pertsonen % 50ek lan-kontratu bat lortu zuten.
FICOBA azaroaren 3a
Enplegu Astearen edizio berri hau sarrera librekoa da, ez da beharrezkoa aldez aurretik lan-eskaintzetan izena ematea.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-eko Ekintzailetza eta Jarduera Berriaren sailaren bitartez, enpresa ideia eta enpresa proiektuak martxan jartzeko 22 laguntza ekonomiko bideratzen ari dira. Diru-laguntza hau LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa bat da.
Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programaren edizio berri bat jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz.