EUSKARA NORMALIZATZAILEA (24-033)
Irungo Udalak EUSKARA NORMALIZATZAILEAREN lanpostu bat behar du ordezkapen bat egiteko.
Ardura hauek izango ditu:
– Irungo gizarte-sektoreetan euskararen erabileraren normalizazioa planifikatzea (diagnostikoa, gauzatzea eta jarraipena).
– Gizarte-sektore horietarako zehaztutako helburuak lortzeko ekintzak garatzea.
– Gizarte-sektore horietako eragile eta ordezkariekin harremanak ezartzea eta lankidetzan aritzea, normalizazio-prozesuak errazteko. Eragile eta erakundeei hizkuntza-aholkularitza ematea.
– Udaleko zuzendaritzetan euskararen erabilera normalizatzeko planak gauzatzen laguntzea, horretarako behar diren baliabideak eskainiz (aholkularitza, itzulpenak, zuzenketak, terminologia, motibazioa, prestakuntza, etab.).
– Euskararen erabilera sustatzeko komunikazio- eta motibazio-ekintzak garatzea.
– Agindutako beste zeregin batzuk, lanpostua lortzeko eta betetzeko eskatzen den kualifikazioarekin bat datozenak.
Baldintzak: – Titulazioa: gradua, diplomatura, erdi-mailako unibertsitate-titulazioa edo baliokidea.
– Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 (egin beharreko probetan, baloratu beharreko euskara-maila/C2 aztertuko da).
– Esperientzia: aisialdiko, udalekuetako, kulturako edo kiroletako programak kudeatzeko eta koordinatzeko lanak.
Baloratu beharrekoak: gazteekin zuzenean lotutako proiektuetan izandako esperientzia eta prestakuntza osagarria.
Eskaintzen da: Lan-kontratua lanera itzuli arte. Lanaldi osoa eta soldata 3.192,13 €gordin hileko gutxi gorabehera. Berehala lanean hastea.