Bidasoa biziriketik enpresen beharrei erantzuten dieten proiektuak prestatzen ditugu, eskualdearen ikuspegitik. Enpresa-ehunarekin dugun harremanetik abiatuta, identifikatzen eta eraikitzen ditugun proiektuak dira, eta lurraldearen eraldaketa ekonomikoan lankidetza publiko-pribatuaren esparruan aurrera egitea dute helburu.
Proiektu horietan ondokoak konbinatzen ditugu:
- Eskualdeko hainbat enpresaren parte hartzea
- Tailerrak eta enpresen topaketak egitea
- Aholkularitza espezializatuaren zerbitzuak
- Teknologia zentroak bisitatzea eta interesgarriak diren beste esperientzia batzuk
Urtero aldatzen diren deialdien bidez jartzen ditugu abian proiektuak. Deialdien informazioa jaso nahi baduzu, bete itzazu datu hauek eta zurekin jarriko gara harremanetan.