Enplegu Zentroa erabilera anitzeko gune bat da. 1995ean jarri zen abian, eta ordutik dago martxan, etenik gabe. Lana bilatzen laguntzeko eta prestakuntzarako material ugari, erabilera arrunteko komunikazio teknologiak, autoerabilerarako hainbat tresna eta bertako teknikarien dinamizazio-tutoretza eskaintzen ditu.
Norentzat da?
- Biztanleria aktibo osoarentzat, langabea den edo lanean dagoen gorabehera, lan bila badabil, bere lan jarduerak kudeatu behar baditu edo online prestakuntzaren bidez beren gaikuntza prozesua hobetu nahi badu
Zer eskaintzen dugu?
- Autokontsulta gune bat: azpiegitura teknologikoaz gain, orientabidea lortzeko eta lana bilatzeko hainbat baliabide
- Tutore laguntzaile bat
- Hemeroteka: erreferentzia bibliografiko ugari, eguneroko prentsa eta aldizkari espezializatuak
Azpiegitura teknologikoa Interneteko konexioa duten sareko bederatzi ordenagailuk, eskanerrak, inprimagailuak, telefonoak eta faxak osatzen dute.
Eskakizunak
Sarrera librea eta doakoa da, baina, ekipamendua erabiltzeko, erabiltzaile kontu bat ireki beharra dago.
Bidasoa bizirik LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea da enplegu zentroen zerbitzuen esparruan.