Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, IRUN TECH tailer teknologikoak antolatu ditu aurten ere. Uda honetan, 80 pertsonak parte hartu dute programatutako zortzi prestakuntza-proposamenetan, eta guztiek edukiera osoa izan zuten.
Turismo Bulegoek 5653 bisita izan dituzte guztira. Hondarribiko hotel-ostatuen okupazioa %85ekoa izan da uztail honetan, iazko datuen azpitik. Hondarribia bisitatu duten pertsonen erdiak baino gehiago Estatuko hainbat lekutatik etorri dira. Turismo nazionalak %63,29a osatu du, eta nazioartekoak %36,71a. 2024ko aldi …
Bidasoa bizirik-en bisita gidatuek arrakasta handia izan dute, ia ez delarik lekurik geratu, eta apirilean inauguratutako Oiasso Museoko terma erromatarrak hiriko erakargarri handienetariko bat bezala Irunek indarrez eutsi dio turismoari uztailean, erregistratutako hotel-okupazioari erreparatuta: % 95ekoa izan da, 2024ko hilabete beraren …
Pasaden asteazkenean, Bidasoa Sendotzen programa pilotua ixteko jardunaldia ospatu zen Bidasoa Gunean. Eskualdean sortu berri diren enpresa berriak sendotu eta profesionalizatzeko ekimena da. Saioan tokiko lau enpresatako ordezkariek parte hartu zuten: 3HIRUHOME, iTUM SOLUTIONS, LE PETIT CONFETTI, AMETS BAKERY eta MOOV DRIVE TECHNOLOGY. Azken mahai-inguru batean euren esperientziak partekatu zituzten.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin sinatu dute 2025eko urteko hitzarmena, eskualdeko energia iraunkortasunaren plangintza eta jardun bateratua sustatzeko.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirikn bidez, ziurtagiri banaketa ekitaldia antolatu dute 2024 amaiera eta 2025 bitartean garatutako prestakuntza ikastaroak arrakastaz amaitu dituzten pertsonei zuzenduta. Guztira, 62 pertsonek jaso dute emandako bost prestakuntza-ekintzetako batean parte hartu dutela egiaztatzen duen diploma.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez, kudeatutako Arretxe-Ugalde Enpresa Zentroa Bidasoa eskualdeko enpresa-proiektu berritzaileentzako funtsezko espazio gisa sendotu da. Arretxe-Ugalde industrialdean kokatuta, zentro honek ingurune profesional eta irisgarri bat eskaintzen du, eta gaur egun, izaera berritzailea duten bost enpresa sortu berri hartzen ditu bere baitan.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa aktibaren bidez, Ekologin proiektua bultzatu dute. Ekimen ausart eta eraldatzaile honek egungo hiri-banaketako ereduak hobetzea, tokiko merkataritza sustatzea eta egoera ahulean dauden kolektiboei arreta ematea du helburu, irtenbide kolaboratibo, iraunkor eta inklusiboen bidez, herritarren bizi-kalitatean eragin zuzena izateko
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez eta Basque District of Culture and Creativity (BDCC) erakundearekin elkarlanean, “AA Kultura eta Sormenerako – Eguneroko kudeaketa eraldatzeko tresnak” jardunaldia antolatu zuten maiatzaren 15ean Bidasoa Gunean. Topaketak eskualdeko kultura- eta sormen-sektoreko profesionalak bildu zituen, Adimen Artifiziala eguneroko lanean nola txerta daitekeen modu praktiko eta eraginkorrean aztertzeko.
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa aktiva-ren bidez, Bidalan programaren edizio berri bat jarri dute martxan. Ekimen hau sareko lankidetza batean oinarritzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean estrategiaren barruan kokatua.










