Belaunaldi erreleboa eta adinaren kudeaketa enpresetan
Enpresa txiki eta ertainentzako doako laguntza-zerbitzu espezializatua, belaunaldien arteko erreleboari beren pertsonalean edo, zehazkiago, negozioarentzat kritikoak diren lanpostu jakin batzuetan arrakastaz nola ekin kezkatuta, ezagutza modu egokian transferitu eta enpresan gera dadin.
Zergatik eta zertarako?
Belaunaldien arteko erreleboa planifikatzea eta enpresetan adina kudeatzea funtsezkoa da ezagutzaren eta esperientziaren jarraipena ziurtatzeko, berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasunari eusteko. Gainera, trantsizio ordenatua eta ustekaberik gabekoa errazten du, taldearen produktibitatean eta aldartean duen eragina murriztuz.
Zertan datza?
Lan Mentoring zerbitzuaren bidez, enpresek beren pertsonalaren edo beren negoziorako kritikoak diren lanpostu jakin batzuen bizi-zikloa aurreratu, planifikatu eta kudeatu ahal izango dute, ezagutza modu egokian transferitzeko eta enpresan jarraitzeko, belaunaldi-erreleboa sistematizatzea lortuz.
- 50 orduko aholkularitza doan
- 6 hilabeteko iraupena, gutxienez 10 lan-saio presentzialekin
- Zerbitzuan zehar proposatutako ekintza baten ezarpena, enpresaren hautuz
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako, 10 eta 249 langile arteko plantila duten ETEei zuzenduta
- Lehentasuna emanez jarduera industrialak, industriari lotutako zerbitzuak, informazio eta komunikazio gizarteko jarduerak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak dituzten enpresei
- 200 enpresara mugatutako zerbitzua
Zerbitzuak hiru fase ditu?
- Zure negozioaren prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak zein diren zehazteko diagnostiko azkarra.
- Zure beharrak Lanbideren prestakuntzako, enplegua mantentzeko eta kontratazioko tresna publikoekin lotzeko aholkularitza pertsonalizatua.
- Aukeratzen dituzun taldeko pertsonei zuzenean laguntzea, dituzten eta galdu ezin dituzun ezagutzak eta esperientziak zure enpresan jarrai dezaten.
Interesatzen zaizu?