PechaKucha Tokyo 2003an sortutako ekimena da, arkitektoek eta diseinatzaileek beren proiektuak eta lanak publikoan formatu xume, azkar eta oso bisualean aurkeztu ahal izateko plataforma gisa. Gaur egun, PechaKucha formatua era guztietako proiektuak aurkezteko erabiltzen da: Enpresa sortu berriak, herritarren ekimen berriak, bidaia inspiratzaileak, kezka edo gogoetak, sukaldaritza errezetak… ez dago adin-mugarik, ez hitz egiteko gai zehatzik; partekatzeko, inspiratzeko eta hunkitzeko zerbait duen orok du tokia PechaKuchan.
PechaKucha ekimen ezformala da, dibertigarria, ideiak eta gogoetak partekatzeko sortzaileen biltokia… Aukera bat da beren lana publikoari erakutsi nahi dioten eta komunikabide masiboetara sarrerarik ez duten gazteentzat, erakusteko obra bai baina galeria bat betetzeko adina ez duten gazteentzat… Azkenean, pertsona sortzaileek beren lana publikoari erakusteko eta honekin partekatzeko plataforma perfektua.
PechaKucharen formatuak ideia sinple bat du oinarrian: 20 irudi x 20 segundu. Parte-hartzaile bakoitzak 20 irudi jartzen ditu, horietako bakoitza 20 segunduz proiektatzeko, eta horiez baliaturik egiten du bere aurkezpena.