Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.
Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Zure bulegoa mugikorrean erabili (apririlak 25)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Eduki zure Marka / Presentzia digitala (maiatzak 23)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Arreta eman zure bezeroari denborarik galdu gabe (ekainak 20)
Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Emprendizaje
- Kodea INP01/024
- Hasiera data 25/04/2024
- Amaiera data 25/04/2024
- Iraupena De 10:00 a 13:00
- Lekua Bidasoa activa. C/Hendaia, 8. CP 20301 IRUN
Zure bulegoa mugikorrean erabili
Sartu zure negozioaren dokumentaziora, edonon zaudela ere
- Apuntatu eta sartu zure hitzorduak/lanak, kontaktuak, fakturak, bezeroen eta hornitzaileen datuak mugikorretik.
- Dokumentuak eta lanak modu seguruanhodeian partekatu.
- Izapideak azkartzeko dokumentueneskaneoa eta sinadura erabili.
- Sortu galdetegia zure bezeroen datuak/gorabeherak biltzeko.
- Online peritajea, bilerak eta urruneko lankidetza eskaini, joan-etorrietan denbora aurreztu.