Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
URPEKO ABENTURAK AQUATERRA:_Uztailaren 8tik 12ra
11 urtetik 13ra bitarteko haurrentzat
(2013, 2012 eta 2011 urteetan jaiotakoak)
Aquaterra ozeano zabalez estalitako planeta bat da, uharte tropikalak eta koralezko arrezife koloretsuak dituena. Hemen, itsas bizitza izugarri anitza da, iluntasunean dir-dir egiten duten arrainekin, forma arraroko olagarroekin eta zetazeo adimentsu itzelekin. Aquariansak, izaki humanoide anfibioak, itsaspeko hiri harrigarrietan bizi dira, eta haien teknologia itsaspeko ingeniaritzan eta esplorazio ozeanikoan oinarritzen da. Parte-hartzaileak Aquaterrako ozeano zabaletan murgilduko dira, garraio iraunkorreko sistemak eta urpeko robotak diseinatuz eta eraikiz. Itsas kontserbazioa eta ingurumen-inpakturik gabeko miaketa sustatuko dira, itsas agertokiak errealitate birtualean sortuz.
Tailerrean hainbat gai landuko dira, hala nola Roboten Diseinua, Muntaia eta Programazioa, Objektuen Diseinua eta Animazioa eta Errealitate Birtualerako Bideojokoen Sorkuntza parte-hartzaileen adinetara egokituta.
Egiteko egunak:
Uztailaren 8tik 12ra bitartean
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 10era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI04/024
- Hasiera data 08/07/2024
- Amaiera data 12/07/2024
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea