Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.
Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.
Produktibitate Adimentsu ibilbidea da
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:
Produktibitate Adimentsuaari buruzko ibilbidea da.
PRODUKTIBITATE ADIMENTSUA: Lankidetza eta komunikazioa hodeian_2025/09/25
PRODUKTIBITATE ADIMENTSUA: Zereginen eta proiektuen kudeaketa eraginkorra_2025/10/30
PRODUKTIBITATE ADIMENTSUA: Automatizazoa eta produktibitatea_2025/11/27
Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Ekintzailetza
- Kodea INP10/025
- Hasiera data 25/09/2025
- Amaiera data 25/09/2025
- Iraupena 10:00 -13:00
- Lekua Bidasoa activa-Bidasoa bizirik. Hendaia, 8 - IRUN




