Data: Urriak 02
Ordua: 08:30 – 09:30
ENPRESA-JARDUERA BAT SENDOTZEKO LAGUNTZA ESKATZEKO TAILERRA
Tailer praktiko hau Lanbideren enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntza eskatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago.
Honako hauek hartzen ditu barne:
- Enpresari eta profesional indibidualak, jarduera abiatuta dutenak eta hura sendotu nahi dutenak.
- Autonomoak, beren jarduera modu independentean garatzen dutenak.
- Ondasun‑erkidegoetako edo Sozietate Zibileko kideak, betiere laguntza banaka eskatzen bada.
Tailer hau pentsatuta dago orientazio praktikoa, dokumentazio‑argitasuna eta laguntza pertsonalizatua behar duten pertsonentzat, eskaera zuzen‑zuzen prestatu eta deialdiko baldintzak betetzeko.
Non?
Bidasoa activa-Bidasoa bizirik. Ducoureau Jauregia. Hendaia, 8. IRUN
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria Saila
Emaila: ekintzailetza@bidasoa-activa.com
Tfno: 943 50 96 00
Informatu eta izena-eman!
Leku mugatuak!


IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Lanbide Consolidación - Sendotze
- Kodea LSEG010/026
- Hasiera data 02/10/2026
- Amaiera data 02/10/2026
- Iraupena 1 ordu
- Lekua Bidasoa activa-Bidasoa bizirik. Hendaia, 8 - IRUN
LANBIDEREN LAGUNTZAK ESKATZEKO TAILER PRAKTIKOAK –
ENPRESA-JARDUERA BAT SENDOTZEKO LAGUNTZA ESKATZEKO TAILERRA
- NORI ZUZENDUTA
Tailer praktiko hau Lanbideren enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntza eskatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago.
Honako hauek hartzen ditu barne:
- Enpresari eta profesional indibidualak, jarduera abiatuta dutenak eta hura sendotu nahi dutenak.
- Autonomoak, beren jarduera modu independentean garatzen dutenak.
- Ondasun‑erkidegoetako edo Sozietate Zibileko kideak, betiere laguntza banaka eskatzen bada.
Tailer hau pentsatuta dago orientazio praktikoa, dokumentazio‑argitasuna eta laguntza pertsonalizatua behar duten pertsonentzat, eskaera zuzen‑zuzen prestatu eta deialdiko baldintzak betetzeko.
- TAILERRAREN EZAUGARRIAK:
- Parte-hartzaile bakoitzak laguntza-eskaera egiteko tailer praktikoa.
- Dirulaguntza eskaeran urratsez urrats lagunduko da.
- Ordenagailu bat emango zaie eurena ez dakarten pertsonei.
- Ziurtagiri digitala behar da (B@kq, FNMT) online tramitazioa egin ahal izateko.
- Lanbideren laguntza-eskaera egiteko beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatuta ekarri behar da.
- DIRULAGUNTZAREN ONURADUNA IZATEKO BALDINTZAK
- JEZn alta eman aurreko egunean langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta
- 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean banakako enpresaburu edo ondasun-erkidego edo sozietate zibil baten kide gisa norberaren konturako jarduera hasi izana.
- Jarduera ekonomikoa Euskadin finkatua egotea.
- ZER DIRULAGUNTZEN DEN
- Zenbatekoa: 500 €onuradun bakoitzeko
- +% 15 emakumeentzat
- +% 15 30 urte baino gutxiago
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Norberaren konturako langile gisa kotizatzeko kuotak
- Funtzionamendu- eta kudeaketa-gastuak: alokairua, aholkularitza, prestakuntza, publizitatea …
- Diruz lagundu daitekeen aldia: laguntza eskatu eta hurrengo 10 hilabeteei dagozkien gastuak.
- Ekartzeko dokumentazioa (eskaneatua, derrigorrezkoa)
- NAN/IFZ.
- Ziurtagiri digitala (B@kq, FNMT…) izapidetze elektronikorako (ezinbestekoa).
- Banku-kontuaren zenbakia (IBAN) non LANBIDEk dirulaguntzaren ordainketa egingo duen.
- Ondasun-erkidegoaren edo Sozietate Zibilaren kontratua eta IFZ, hala badagokio
- Langile Autonomoen Araubide Berezian alta ematea.
- JEZren alta (840)


