
Tech Irun UDA/VERANO 2025. tailerrak
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
OZEANOA ARAKATZEN
Uztailaren 7tik 11ra:
Teknologiaz, sormenez eta talde-lanez betetako urpeko abentura baterako presta zaitez! Tailer zirraragarri honetan, neska-mutilak ozeano-esploratzaile bihurtuko dira itsas mundua ezagutu eta uretako izakietan inspiratutako robotak eraikitzen dituzten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak ozeanoaren sekretuak ezagutuko ditu arrain edo karramarro itxurako robot bat sortuz , benetako itsas animalia bat bezala mugitzeko programatuz eta azken erronka dibertigarri bat osatzeko, oztopoak dituen hondoaren maketa bat diseinatuz.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak urrats bat gehiago emango du: bere robota eraiki eta programatzeaz gain, programazio aurreratuarekin lan egingo dute uretako animalien jokabidea imitatzeko, kutsadura detektatzeko sentsoreak diseinatu eta esplorazio misioetako taldeetan parte hartuko dute.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek sortutakoa partekatu eta ideiak elkarbanatu ahal izango dituzte, elkarrekin ikasiz eta lankidetza-lana indartuz. Esperientzia paregabea, zeinetan, Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika irudimenaren ozeano batetan nahasten diren.
(TI01/025) OZEANOA ARAKATZEN uztailaren 7ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)
(TI02/025) OZEANOA ARAKATZEN _uztailaren 7ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak: 2025eko Uztailaren 7tik 11ra bitartean,
Egiteko lekua: IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia: 09:30 – 13:30
SALBAMENDU MISIOA:_
Uztailaren 14tik 18ra
Piztu zure adimena eta prestatu zaitez eguna salbatzeko! Ekintzaz betetako tailer honetan, neskek eta mutilek robotikak larrialdi egoeretan nola lagun dezakeen ikasiko dute erreskate robotak diseinatzen eta programatzen dituzten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldea anbulantzia-robot bat edo suhiltzaile-robot bat eraikitzen hasiko da, mugitzeko programatzen eta oztopoak dituen erreskate-misio batean parte hartzen ikasiz. Horrez gain, robot lasterketa dibertigarri bati aurre egingo diote, non eginkizuna ahalik eta denbora laburrenean bete beharko duten.
11 eta 13 urte bitarteko gazteen taldeak erronka konplexuagoetan sakonduko du: sentsore aurreratuekin erreskate robotak sortuko dituzte, ingurune gogorretan misioak simulatuko dituzte eta arriskuan dauden pertsonak detektatzeko sistemak programatuko dituzte. Programazio lehiaketetan ere parte hartuko dute, non erreskate misioak eraginkortasunez eta taldean konpondu beharko dituzten.
saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek euren lorpenak partekatu, ideiak trukatu eta elkarrengandik ikasiko dute. Esperientzia paregabea non zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika elkartzen diren teknologiako heroi txikiak sortzeko.
(TI03/025) SALBAMENDU MISIOA Uztailaren 14ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)
(TI04/025) SALBAMENDU MISIOA Uztailaren 14ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak: 2025eko uztailaren 14tik 18ra bitartean.
Egiteko lekua: IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia: 09:30 – 13:30
ETORKIZUNEKO HIRIAK
Uztailaren 21etik 24ra
Imajinatu nolakoak izango diren biharko hiriak eta horiek errealitate bihurtuko dituen ingeniaria bilakatu zaitez! Tailer honetan, neska-mutilek robotikak gure hiriak nola eraldatu ditzakeen aztertuko dute, seguruagoak, erosoagoak eta jasangarriagoak izan daitezen.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak bere auto autonomoa eraikiko du, oztopoak saihesteko eta aurrez diseinatutako ibilbideak egiten programatzen ikasiz. Etxe barruan funtzioak automatizatzeko sentsoreekin ere esperimentatuko dute, hala nola argiztapena, hezetasuna eta presentzia detektatzeko.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak irtenbide konplexuagoak diseinatzera bideratuko dira: garraio sistema autonomoak, semaforo adimendunak Crowtail teknologiarekin eta domotika munduan barneratuko dira. Final handi gisa, elementu automatizatuekin “hiri adimenduna” diseinatu eta programatuko dute.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek ideiak eta proiektuak elkarbanatuko dituzte, elkarrekin ikasiz zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak bizia hartzen duten lankidetza-ingurune batean. Etorkizuna gaur hasten da, eta zu izan zaitezke eraikitzailea!
(TI05/025) ETORKIZUNEKO HIRIAK_Uztailaren 21eko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)
(TI06/025) ETORKIZUNEKO HIRIAK Uztailaren 21eko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak: 2025eko Uztailaren 21etik 24ra bitartean
Egiteko lekua: IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia: 09:30 – 13:30
ROBOTIKA ETA KIROLAK TAILERRA
Abuztuaren 25etik 29ra.
Prest al zaude teknologia eta kirola uztartzeko ekintzaz betetako lehiaketa batean? Tailer honetan, neska-mutilak beren robot-kirolarien entrenatzaile eta diseinatzaile bihurtuko dira, kirolean inspiratutako erronka zirraragarrietan parte hartuz.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak gure Robotika Olinpiadetan lehiatzeko prest dauden robotak eraikiko ditu, joko desberdinak gainditzeko estrategiak programatuz eta sumo robotiko lehiaketa bizi batean parte hartuz, non robot bakoitza bestea tatamitik botatzen saiatuko den.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak euren trebetasunak hurrengo mailara eramango dituzte: futbolean edo hockeyan aritzeko gai diren robotak diseinatuko dituzte, mini sumo borrokan aurkariak kokatzeko eta bultzatzeko programak optimizatuko dituzte, eta sentsoreak erabiltzen ikasiko dute beren sorkuntzaren errendimendu atletikoa neurtzeko.
Egun bakoitzaren amaieran, bi taldeek euren lorpenak eta ikasitakoak elkarbanatuko dituzte, talde lana eta sormena sustatuz. esperientzia paregabea , non, Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika martxan jartzen diren. Hasi daitezela jolasak!
(TI07/025) ROBOTIKA ETA KIROLAK abuztuaren 25eko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)
(TI08/025) ROBOTIKA ETA KIROLAK abuztuaren 25eko astea 11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak: 2025eko abuztuaren 25etik 29ra bitartean.
Egiteko lekua: IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia: 09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 1era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
BIDASOA BIZIRIK. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua
Tfno.: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00tara)