
Tech Irun GABONAK/NAVIDAD 2025. Tailerrak
Tech Irun Gabonak/Navidad 2025. Tailerrak
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, gabonetan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Tailerrak Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
ARTIKOA ARAKATZEN
Abenduak 22 eta 23:
Teknologiaz, sormenez eta talde-lanez betetako abentura baterako presta zaitez! Tailer zirraragarri honetan, neska-mutilak artikoko-arakatzaileak bihurtuko dira ikasten duten bitartean eta artikoko faunan inspiratutako robotak diseinatzen eta izotzean ibiltzeko gai den ibilgailu bat diseinatzen duten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak artikoko sekretuak ezagutuko ditu animalia polar baten inspiratutako robot bat sortuz eta hau izotzetan zehar mugitzeko programatuz eta gainera, erreskate-ibilgailu bat ere eraikiko dute artikoan larrialdiko erreskate bat simulatzeko.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak urrats bat gehiago emango du: bere robota eraiki eta programatzeaz gain, programazio aurreratuarekin lan egingo dute benetako erreskate operazio bat simulatzeko eta remu zehatz batetan bizirik daudenak aurkitzeko.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek sortutakoa partekatu eta ideiak elkarbanatu ahal izango dituzte, elkarrekin ikasiz eta lankidetza-lana indartuz. Esperientzia paregabea, zeinetan, Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika irudimenaren ozeano batetan nahasten diren.
(TI09/025) ARTIKOA ARAKATZEN
Abenduak 22 eta 23_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak
(TI10/025) ARTIKOA ARAKATZEN
Abenduak 22 eta 23_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11-13 urte bitarteko haurrentzat)
2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
Tailerren egunak:
Abenduak 22 eta 23
Lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo 8. Irun
Ordutegia:
9.30 – 13.30
ESPAZIOA ARAKATZEN ILARGIAN:
Abenduak 29 eta 30:
Teknologiaz, sormenez eta talde-lanez betetako abentura baterako presta zaitez! Tailer zirraragarri honetan, neska-mutilak ilargian espazio arakatzaileak bihurtuko dira ikasten duten bitartean eta ilargi base bat diseinatzen eta ibilgailu lunar bat eraikitzen duten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldea bideo animazio tresnak erabiliz, ilargi basea diseinatzen hasiko da , ondoren, ilargia arakatzeko ibilgailu bat eraikiko dute eta haren mugimenduak eta dituen sentsoreak programatuko dituzte.
11 eta 13 urte bitarteko gazteen taldeak erronka konplexuagoetan sakonduko du: ilargiko misioa burutzeko sentsore eta programazio aurreratuak dituen ribita eraikiko dute. Gainera, mugimenduen estrategiak eta jokoak programatuko dituzte MaKeCode Arcade softwarea erabiliz.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek euren lorpenak partekatu, ideiak trukatu eta elkarrengandik ikasiko dute. Esperientzia paregabea non zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika elkartzen diren teknologiako heroi txikiak sortzeko.
(TI11/025) ESPAZIOA ARAKATZEN ILARGIAN
Abenduak 29 eta 30_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak
(TI12/025) ESPAZIOA ARAKATZEN ILARGIAN
Abenduak 29 eta 30_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11-13 urte bitarteko haurrentzat)
2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak
Tailerren egunak:
Abenduak 29 eta 30
Lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo 8. Irun
Ordutegia:
9.30 – 13.30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, abenduaren 1era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
BIDASOA BIZIRIK. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua
Tfno.: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00tara)
BIDASOA ACTIVA. Dpto. de Emprendimiento y Nueva Actividad
Tfno.: 943 50 96 00 (de 9.00h a 14.00h)
Non?
Tailer guztiak Irun Factory-n egingo dira: C/ José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 bajo 20.304 Irun

Tag:TECH IRUN



