
I. Lanean Mugaz Gaindiko Enplegu Azokak 55 enpresa baino gehiago bilduko ditu Ficoban
Urriaren 23an, 09:00etatik 13:30era, enplegubilaketa aktiboan dauden pertsonek Gipuzkoa, Nafarroa eta Akitania Berriko enpresekin laneskaintzak eta elkarrizketak eskuratu ahal izango dituzte.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez eta Akitania Berria–Euskadi–Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean, Lanean Mugaz Gaindiko Enplegu Azokaren lehen edizioa (POCTEFA EFA154/04) antolatu dute; urriaren 23an izango da, Ficoban. Bidasoaldean aitzindaria den topaketa honek Gipuzkoa, Nafarroa eta Akitania Berriko 55 enpresa baino gehiago bilduko ditu. Jardunaldia 09:00etatik 13:30era egingo da, eta helburu nagusia da enplegua bilatzen ari diren pertsonak mugaren bi aldeetan dauden lanaukeretara hurbiltzea eta enpresekin harreman zuzena erraztea.
Lanean azokan ostalaritza, elikadura, industria eta zerbitzuak bezalako sektore askotarikoetako enpresek parte hartuko dute, baita lanzerbitzu publikoek ere: Lanbide, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta France Travail. Formatu honi esker, partehartzaileek ordu gutxian laneskaintza zabala eskuratzeko aukera izango dute, bestela eskuratzeko zailagoak liratekeen aukerak hurbilduz.
«Laneanekin, hiru lurraldeetako enpresasarea enplegua bilatzen ari diren pertsonei hurbiltzeko urrats erabakigarria ematen dugu. Bidasoa bizirikek lanaukerak areagotzeko eta etorkizun profesionala bultzatu nahi dutenak laguntzeko lanean jarraitzen du», nabarmendu du Nuria Alzagak, Bidasoa bizirikeko lehendakariak.
Elkarrizketetarako guneez gain, azokak informazio praktikoa eskainiko du hautaketaprozesuei, gehien eskatzen diren lanprofilei eta enplegua bilatzeko laguntzabaliabideei buruz. Ekimenak mugaz gaindiko lankidetza sendotzen du eta Bidasoaldearen papera balioan jartzen du, Euskadi, Nafarroa eta Frantziako hegoaldearen arteko zubi natural gisa.
«Lanean tresna estrategikoa da enplegagarritasuna indartzeko eta mugaz gaindiko lurraldean lanmugikortasuna sustatzeko, enpresak eta pertsonak espazio berean elkartzen diren ekosistema bat sortuz», adierazi du Estitxu Urtizbereak, Bidasoa bizirikeko lehendakariordeak.
«LANEAN proiektuaren helburua benetako mugaz gaindiko enpleguarro bat egituratzea da, lanmugikortasunaren erronkei erantzun bateratuak emanez. Azoka hau lehen urratsa da Europako proiektu honek bultzatzen dituen ekintza ugarien artean; azken batean, helburua da erakundeen arteko lankidetza sendotzea eta mugaren bi aldeetako langile eta enpresentzako aukerak hobetzea», azaldu du Leyre Azconak, Akitania Berria–Euskadi–Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak.



