
GazteTEK-ek bere hamargarren edizioa ospatuko du 2026an egitarau bereziarekin
Hondarribiko Gazteria Sailak eta Bidasoa Bizirikek elkarlanean antolatzen duten GazteTEK programak bere hamargarren edizioa beteko du aurten. Ekimenaren helburua gazteei STEAM gaitasunak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) garatzeko aukera eskaintzea da.

GazteTEK 2017an sortu zen, 8 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta hasieran 3D inprimaketa, droneak, robotika eta sare sozialen erabilera bezalako teknologien inguruko prestakuntza eskaintzea zen helburua. Hala ere, urteak aurrera egin ahala, publiko nagusia 8 eta 13 urte bitarteko gazteak izan dira, eta 2019tik adin-tarte horri zuzentzen zaio programa.
2017tik 2020ra, sare sozialak eta bideojokoak izan ziren programaren ardatz. 2021ean, robotikara egin zen aldaketa, eta gai hori nagusi izan da 2024ra arte. Urte horretan aldaketa nabarmena gertatu zen: GazteTEKek teknologiaren ikuspegitik zientziaren ikuspegira egin zuen jauzia. Aldaketa horretan, “Izan Arrantzale” programa, Kofradia Itsas Etxeak (Opegui) proposatuta, udal estrategiako ekimen bihurtu zen. Programak gazteak arrantza eta zientzia itsasoko mundura hurbiltzen ditu, Hondarribiko identitatearen parte den arlo bat, belaunaldi berrien lekukotasuna eta sektore teknologikoki berritzailearen transmisioa sustatuz.
Urteurreneko egitarau berezia
Hamargarren urteurrenean, udaberriko eta neguko jarduerak bereziak izango dira.
- Udaberrian, martxoaren 30etik apirilaren 1era, jarduera indibidualeko hiru egun aurreikusi dira: Done Pedro Arrantzaleen Kofradiara bisita, arrantza tailerra eta emakume zientzialarien esperimentuak egiteko aukera egongo da.
- Apirilaren 7tik 10era, GazteTEK eta Izan Arrantzale programak lau eguneko egitarauan uztartuta eskaintzen dira.
- Guztira, 152 plaza egongo dira eskuragarri.
Jarduerak doakoak izango dira, eta izena udal APParen bidez eman beharko da: https://app.hondarribia.eus/.
Aurretiko izen-emateak martxoaren 9tik 15era egingo dira. Plaza esleitzen zaienei mezu elektroniko bat bidaliko zaie Udaletik, eta martxoaren 23ra arteko epea izango dute informazio guztia osatzeko.
STEAM gaitasunak
GazteTEKek, sortu zenetik igaro diren hamar urteetan, STEAM gaitasunetan alfabetatzeko konpromisoari eutsi dio. Eskola-adineko gazteen alfabetatze zientifikoa, metodo zientifikoaren erabilera gogoetarako tresna gisa, iraunkortasun-balioen sustapena eta garapen jasangarriko helburuen ezagutza hartzen ditu barne. Era berean, STEAM gaitasunak konpondu beharreko arazo errealen inguruan eraikitzen dira, eta Hondarribian eskaini diren ikastaro guztietan benetako eta egungo erronkei lotutako egoerak jorratu dira.
Gaur egun, programa erabat finkatuta dago herrian, eta eskaera handia du.
Gainera, Bidasoa Bizirik-ekin elkarlanean antolatzen denez, programak inguruko herrietako (Irun, Hendaia…) bizilagunen parte-hartzea onartzen du, belaunaldi berrien arteko elkarbizitza eta mugaz gaindiko dinamikak sustatuz.
Programen xehetasunak
- Adina: 8-13 urte.
- Hizkuntza: euskara.
- Doakoa.
- Adierazitako plazak gaindituz gero, zozketa egingo da.
- Pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, eta lehentasuna izango dute udalerrian erroldatutakoek.
- Ordutegi orokorra: 10:00etatik 13:00etara.
Izen-emateak
- Martxoaren 9tik 15era.
- Udal APParen bidez https://app.hondarribia.eus edo Gazteen Zerbitzuan aurrez aurre: Javier Ugarte, 6. Astelehenetik ostiralera 16:30–20:00 – 688 72 80 57.
- Parte-hartzean parekidetasuna bermatuko da.
- Aurrez izen-ematea egin ondoren, Udalak e-mail bidez baieztatuko du plaza.
- Datuak osatzeko eta plaza berresteko epea: martxoaren 23a.
- Epea betetzen ez duten izen-emateak baliogabetu egingo dira automatikoki.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
![]()
Tag:GAZTETEK, HONDARRIBIA, izan arrantzale, steam



