Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, “Bidasoa Eskualdeko Enpresen Emisioen Kalkulua eta Hobekuntza Planen Prestaketa” proiektuaren hirugarren edizioa osatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren barruan.
Atzo ospatu zen topaketak zerbitzuen, industriaren eta merkataritzaren sektoreko lan-eskaintzak eskaini zituen.
Bi hiriek parte hartuko dute, eskualdeko agentziaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak bultzatutako Enplegu eta Toki Garapeneko Plan berriak egiteko prozesuaren fase pilotuan, Enpleguari buruzko Euskal Legearen esparruan.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, ekintzaileentzako 20 dirulaguntzen deialdia ireki dute. Eskualdean enpresa-ekimen berriak abian jartzen laguntzea da helburua, LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren ekintzaileei laguntzeko programaren esparruan.
Laguntza horiek jasotzeko, ezinbestekoa da eskaera Bidasoa bizirik-eko bulegoetan aurkeztea (Hendaia kalea, 8 – Ducoureau Jauregia, Irun), urriaren 14a baino lehen.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Bidasoa Digitala programaren beste edizio bat egin dute, tokiko enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitalera bideratutako ekimena.
Eskualdeko 14 enpresari lagundu die proiektuak bere lehiakortasuna hobetzen, datuen erabilera estrategikoaren eta soluzio digitalen ezarpenaren bidez.
Irungo eta Hondarribiako udalek, Bidasoa bizirik agentziaren bitartez, urrats erabakigarria eman dute turismo-sektorea eraldatzeko, UNE 178510 Enpresa Turistiko Adimenduna (TEA) araua ezarri duten Euskadiko lehen lurraldeetako bat bihurtu baita. Basquetourrek bultzatutako proiektua da, SEGITTURen eta Turismoko Estatu Idazkaritzaren laguntzarekin, enpresa turistikoen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza sendotzea bilatzen duena.
Urriaren 23an, 09:00etatik 13:30era, enplegubilaketa aktiboan dauden pertsonek Gipuzkoa, Nafarroa eta Akitania Berriko enpresekin laneskaintzak eta elkarrizketak eskuratu ahal izango dituzte. Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez eta Akitania Berria–Euskadi–Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean, Lanean Mugaz Gaindiko Enplegu Azokaren lehen edizioa …
Bidasoa bizirikek bultzatutako ekimenak eskualdeko enpresen lehiakortasunaren aldeko apustua berresten du, Adimen Artifizialari eta talentuaren atxikipenari eskainitako saioen bidez. Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Lantalde Industriala osatzen duten enpresentzako topaketazikloak inauguratu dituzte, sektorearen berehalako erronkei erantzuteko helburuz. Zikloak …
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, EDIT – EcoDigital Industrial Transformation proiektuaren lidergoa hartu dute. Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programak finantzatutako mugaz gaindiko ekimen honek helburu du enpresa txiki eta ertainak eraldaketa digital eta ekologikoan laguntzea. Proiektuan Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako beste zazpi bazkidek parte hartzen dute, eta 2025ean egindako ekintzen balantzea egiteko bilera bat egin dute Irunen.
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, IRUN TECH tailer teknologikoak antolatu ditu aurten ere. Uda honetan, 80 pertsonak parte hartu dute programatutako zortzi prestakuntza-proposamenetan, eta guztiek edukiera osoa izan zuten.










