Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri dute martxan emakumeen ekintzailetza ikusarazteko.
Ekimenak street marketing ekintza bat egingo du otsailaren 21ean, eta herritarrak otsailaren 28ko tailer batean parte hartzera gonbidatzen ditu, Irun.market plataforma hobetzeko.
Bidasoa eskualdea Eusko Jaurlaritzak lurralde pilotu gisa hautatu du plan estrategiko hau prestatzeko; diagnostiko fasea amaitu ondoren, gaur egun idazketa fasean dago.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren baitan garatutako proiektuak diagnostiko energetikoak egitea eta hobekuntzarako ibilbide-orri pertsonalizatuak definitzea ahalbidetu du.
Bidasoa eskualdeak Turismoaren Nazioarteko Azokan (FITUR) izan duen parte-hartzeak aukera eman du azken egunotan esperientziak partekatzeko, aukerak aurkezteko eta lurraldearen potentzial turistikoa ezagutarazteko.
Gabonetako ekimenek, beste urte batez, zientzia, teknologia eta sormena txikitatik ikastea indartzen dute.
Bidasoko eskualdeak, beste urte batez, Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) parte hartuko du, urtarrilaren 21etik 25era, Madrilen.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, lurraldeko ekintzaileei zuzendutako programazio zabala jarri dute abian, eta 2025eko azken hiruhilekoan gauzatzen ari dira.
Bidasoa bizirik-ek Helmuga Arduratsu eta Iraunkorraren Euskadi Saria jaso du, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Turismo Sarien barruan ematen dituen lau sarietako bat.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik agentziaren bitartez, 2025ean Eskualdeko Energia Planaren esparruan egindako jardueren balantzea aurkeztu dute gaur. Bi udaletako ordezkari instituzionalak eta teknikoak bildu dira bileran, baita Bidasoako Garapen Agentziako zuzendaritza-taldea eta talde teknikoa ere.










