Back

Bidasoa – Bizirik Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarearen parte da. Sare hori Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatzen du, eta, hala, merkataritza-enpresaren lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu Bidasoako eskualdearentzat.

Merkasaretza, Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarea,
prozesu koordinatuak bultzatzea du helburu, jarduera-eremu bakoitzean saltokien lehiakortasuna hobetzen eta etengabe aldatzen ari den ingurunera egokitzen laguntzeko.

Merkataritza Laguntzako Puntuen (MLP) bidez, laguntza espezializatua emango zaio merkataritza-enpresari, sektoreak dituen erronka berriei aurre egiteko.

 

Kontaktua: