Izaera pertsonaleko datuak erabiltzeko baldintza orokorrak eta babesteko politika

Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek, Webgune hau erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak inplizituki aitortzen duela baldintzak onartzea. Ados ez bazaude horiekin edo zalantzarik baldin baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili Web gune hau.

Nor gara

Informazio gizartearen zerbitzuei zein merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, hau jakinarazten dizugu:

BIDASOA BIZIRIK ; helbidea: Hendaia 8, 20301, Irun, IFK: A-20421053. Webgune honekin zerikusia duen edozein gai argitzeko, jarri harremanetan telefono honetan: 943-509600 eta/edo postontzi elektroniko honetan: responsableLOPD@bidasoa-activa.com Helbide elektroniko honek spam bots aurkako babesa duo. JavaScript aktibatu behar da bistaratzeko.

BIDASOA BIZIRIK da www.bidasoa-activa.com eremuaren jabea.

Zer da BIDASOA BIZIRIKen webgunea

www.bidasoa-activa.com gune hau BIDASOA BIZIRIKek bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarria eskaintzeko sortu duen gune interaktiboa da.

Webgune orok bezala, erabiltzeko baldintza batzuk eta pribatutasun-politika bat daukagu. Horri buruz, aurreratu egiten dizugu gure produktuak sustatzeko osagai burutsua eta dibertigarria eskaini nahi dugula eta orri honetan ez dela egiten produktuak saltzeko inolako jarduerarik.

Fitxa teknikoa

Webgune hau erabiltzeko, nabigatzaile bat jarrita eduki beharko du erabiltzaileak (ahal bada Internet Explorer, 5.5 edo goragokoa, PCan edo Mac-ean); eta gutxieneko erresoluzioko 800 x 600 pixeletako monitorea, eta Macromediaren Flasharen plug-in. Doan deskargatu daiteke helbide honetan: www.adobe.com.

BIDASOA BIZIRIKek behar beste aldaketa tekniko egin ahal izango ditu gaikako sareetarako eta Interneterako konexioaren eta sistemaren kalitatea, errendimendua eta sistemaren eraginkortasuna hobetzeko.

Webaren jabetza eta erabiltzeko murrizketak

BIDASOA BIZIRIK da Webgune honen jabea.

Marka guztiak, eremu-izenak eta jabari intelektualaren gainerako eskubideak BIDASOA BIZIRIKenak dira. Horrenbestez, bertako inolako edukirik ezin izango da utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu inolaz ere. Salbuespena da Weba eta bertako edukiak haren xedearen arabera erabiltzea; eta deskarga eta kopia erabat pribatuak egin ahal dira; baina ezin izango da egin baldintza hauetan ezarritako erabilerak ez diren bestelakorik.

Aurrekoaren kontra eginez gero, BIDASOA BIZIRIKen egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratuko dira.

Edukiak hemen ahalbidetzen ez diren beste helburu batzuetarako aldatzea eta erabiltzea BIDASOA BIZIRIKen egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratzea da.

Erabiltzeko baldintza hauen ondorioetarako, debekatuta dago hemen aipatutako edukiak beste edozein Web edo informatika-saretan erabiltzea.

Iraupena

Erabiltzeko baldintza hauek indarrean egongo dira webgune honetan aldatu gabe dauden bitartean. Eta BIDASOA BIZIRIKek eskubidea dauka edozein unetan haiek aldatzeko edo kentzeko; eta aldaketa horiek Web orri honetan bertan jaso beharko dira.

Bermerik ez izatea

BIDASOA BIZIRIK ahalik eta gehien saiatu da Web honen eta bertako edukien kalitatea zaintzen.

Hala ere, Internet bitartekoaren ezaugarriak direla eta, BIDASOA BIZIRIKek ez ditu bermatzen Webean sartutako edukiak; ezta Web honen funtzionaltasunaren prestutasuna eta jarraipena ere; ez eta matxurak ere, edo Web honetan edo bere zerbitzarian sistemarentzat kaltegarri diren birusik edo beste elementurik ez egotea; horrek ez du esan nahi etengabe ahalegintzen ez garenik horrelako edozein gorabehera saihesteko.

BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule egiten Web honetako edukien erabilerak direla eta.

Erantzukizunak mugatzea

Aurreko baldintzan esandakoaren ondorioz eta Internet bitartekoaren berezitasunak direla eta, BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule izango inolaz ere, ezta axolagabekeriagatik bakarrik ere, Web honetako materialak erabiltzeagatik edo erabili ezinagatik sor litezkeen edozein motatako kalteen aurrean, ezta BIDASOA BIZIRIK edo hark baimendutako edozein ordezkari aurretik ohartarazita badaude ere kalte horiek gerta litezkeela.

Erabiltzailearen aurrean, kalte guztien aurrean, axolagabekeria barne baina ez hartara mugatuta, galeren eta eskarien aurrean, BIDASOA BIZIRIKen erantzukizuna inola ere ez da izango erabiltzaileak web honetara sartzeko ordaindu duen kopurua baino handiagoa.

Jurisdikzioa

Webera nor edo nortzuk sartu daitezkeen eta non kokatuta egon daitezkeenen inguruan, BIDASOA BIZIRIKek ez du inolako kontrolik.

Web honen erabiltzaileak, baita BIDASOA BIZIRIK ere bere barrutiari berari espresuki uko eginda, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren barruan daude, Web honekin zerikusia daukan gatazka edo erreklamazio oro erabakitzeko.

Datuak babesteko politika

Bidasoa bizirik, Europar Parlamentuko (UE) 2016/679 Erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio libreari dagokionez ezarri dituzten legezko eskakizunekin batera eta bereziki, 25. artikuluak eta 78. Kontuan hartuzkoak diotena betez, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren Arduradun dela aitortzen du eta aipatuak indarreko arauak betez eta beren tratamenduari loturik iraganean detektatu dituen arriskuak aintzat hartuz tratatzeko konpromisoa hartu du.

Ematen dizkiguzun datuak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu, eta Bidasoa bizirikek kudeatzen dituen jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko dira. Bidasoa bizirikek zure datuak beste zerbaitetarako erabili nahi baditu, berariazko baimena eskatuko dizugu aurretik.

Bidasoa bizirikek tratatzen dituen datu pertsonalen titularra zaren aldetik, eskubidea duzu edozein unetan haietara sartzeko, haiek zuzentzeko edo kentzeko, tratamendua mugatzeko, haien aurka egiteko eta/edo eramateko. Horretarako, mezu bat bidali behar duzu, edo gurekin harremanetan jarri hemen: Bidasoko Garapen Agentzia, SA, Hendaia kalea 8 – 20301 Irun-Gipuzkoa, e-maila: responsableLOPD@bidasoa-activa.com

Kalitate politika

Bidasoa bizirik, Irungo eta Hondarribiko udalen eskualde mailako garapen agentzia, 1992an sortu zen, eskualdearen garapen iraunkorra sustatzeko, eta, gaur egun, erreferentea da toki mailan langabe, ekintzaile, enpresa, herritar eta bisitariei zerbitzu egiten. Kalitateko zerbitzu eta produktuak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, eta haiek behar eta espero dutenera egokitzen da, etengabe, kalitate maila handia eman nahian.

Zerbitzu efikaz eta efizientea emateko eta bere erabiltzaileen beharrei erantzuteko, Bidasoa biririk-eko Administrazio Kontseiluak Kalitate Politika ezarri zuen, erakunde osoak bere egin eta helburu hauek lor ditzan:

  1. Legezko eta arauzko erabiltzaileen eskakizunak zehaztea eta betetzea, haien beharrei etengabe erantzuteko, desadostasunei aurrea hartzeko eta egoera orotan erantzun azkar, konstruktibo, positibo eta lagungarria emateko betiere
  2. Zerbitzu egiteko filosofia eta kultura erakunde osoan aplikatzea
  3. Kalitatea sustatzeko lan giro egokia sortzea, pertsonak trebatu eta motibatuta eta taldean lan eginda, etengabe hobetzeko
  4. Kalitatea kudeatzeko sistema etengabe berrikus dadin ziurtatzea eta, horretarako, barne ikuskapenak egitea, ikuspegi kritiko batetik sistema hobetzeko.
  5. Bidasoa bizirik-en barruko komunikazio sistema erakundeko maila guztien arteko transmisio kanal aktibo gisa erabiltzea.

Helburu horiek guztiak lortzeko, beharrezkoa da pertsona guztiek prozesuetan parte hartzea eta inplikatzea, kalitatea kudeatzeko sistemaren jarraipean egitea eta etengabe hobetzea.

Bestalde, euskara erabiltzea bultzatzen da erakunde barnean, 2008an euskara erabiltzea bultzatzeko ezarri zen planaren bitartez. Hain zuzen ere, irizpide linguistikoak finkatzen ditu planak, Bidasoa bizirik zerbitzu publiko bat den aldetik hizkuntza ofizialak erabiltzeko erakunde barruko jarraibideak zehazteko.

Azkenik, kalitate sistema bermatze aldera, zera egingo du Bidasoa biririk-eko Zuzendaritzak:

  • Kontuan hartuko ditu erakunde barruko langileek eta bezeroek baliabideak eta lan egiteko metodoak hobetzeko egiten ditzuten iradokizun eta proposamenak.
  • Kalitate politika Agentziako langile guztiei ezagutarariko eta betearaziko die.
  • Baliabideak jarriko ditu, eta etengabe hobetzeko jarduerak sustatuko ditu, pertsona guztiek bere egin dezaten interes komuna, hots, ahalik eta kalitate handieneko zerbitzua ematea.
  • Helburu hauek guztiak aztertuko ditu eta beren jarraipena egingo du kalitatea kudeatzeko sistemaren jarraipena egiteko bileretan.

Kalitate politika hau, 2017ko maiatzakoa da. Aldatzen bada, erakunde osoari jakinaraziko eta azalduko dizkio aldaketak Bidasoa biririkeko Zuzendaritzak.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzlo informazioa

BIDASOA BIZIRIK BIDASOKO GARAPEN AGENTZIAK tratatzen ditu datuak, Irun eta Hondarribiko udalen eskumen publikoak ordezkari gisa erabiltzeko. Enplegua sortzeko ekintzailetza jarduerak eskaintzeko eta ikus-entzunezko materiala ekoizteko tratatzen ditu. Gure webguneko pribatutasun atarian (www.bidasoa-activa.com helbidean) erabil daitezke datuen tratamenduari buruzko eskubideak, eta bertan eskuratu daiteke tratamenduari buruzko informazio gehigarria.

Jardueran izena emateko eskabidea sinatzeak berekin dakar datu pertsonalak jakinarazitako helburuetarako trata daitezen onartzea.

Bere irudia atzitzea eta zabaltzea nahi ez duenak dagokion fitxan klikatu behar du, eta arduradunek bere irudia ez atzitzeko neurriak hartu, bere irudia atzitzekoak direnean ohartarazita.

Informazio gehiago

Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika: ekintzaleitza

Arduraduna
Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
BIDASOA BIZIRIK BIDASOKO GARAPEN AGENTZIA, ordezkaritza bidez Irungo eta Hondarribiko udalen eskumen publikoak erabiltzeko

  • IRUNGO UDALA
  • IFK: P-2004900-C
  • Posta helbidea: San Juan Harria plaza 1, 20304 Irun (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: dpd@irun.org
  • HONDARRIBIKO UDALA
  • IFK: P-2003700 H
  • Posta helbidea: Kale Nagusia 20
  • Helbide elektronikoa: udala@hondarribia.eus

Tratamenduaren arduraduna

  • BIDASOKO GARAPEN AGENTZIA SA
  • IFK: A2042053
  • Datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak erabiltzeko posta helbidea: Hendaia 8 (Ducoureau jauregia) – 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Eskubide pertsonalak erabiltzeko helbide elektronikoa: responsableLOPD@bidasoa-activa.com

Helburua

  • Pertsona fisiko eta juridikoei enpresak sortzeko eta negozio ideien bideragarritasuna aztertzeko aholku emateko
  • Eskura dauden laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa emateko
  • Laguntza ekonomikoa dakarten bekak eta coworking gunearen erabilera kudeatzeko
  • Negozio ideiak aztertze eta berauek kudeatzeko ezaupideez jabetze aldera, aldian-aldian langabeei diruz lagundutako ikastaroak eskaintzeko
  • Dirulaguntzen onuradunak aukeratzeko prozesua kudeatzeko
  • Aukeraketa prozesua kudeatzeko eta “Ideiatik negozio aukerara” programa kudeatzeko, zeina ekintzailetza abileziak garatze aldera bakarkako eta taldekako aholkularitza saioetan datzan
  • Krea Bidasoa azokaren barruan elkarri esperientzien, elkarlanean aritzeko aukeren eta merkataritza eta enpresa arloko kasu arrakastatsuei buruzko ezaupideen berri emateko tailer eta jarduerak egiteko
  • Enpresa berrientzako guneen eta ekipamenduaren alokairua kudeatzeko
  • Krea Bidasoa ekintzailetza, berrikuntza eta sorkuntza azokaren barruan Powered by PechaKucha ekitaldian parte hartzeko aukeraketa egiteko, laguntza emateko eta ikus-entzunezko materiala sortzeko
  • Bidasoko eskualdeko ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko
  • Maker Day teknologia, robotika, arte, zientzia eta ekintzailetza programaren barruko tailer eta jardueretan izena emateko
  • Ekitaldi eta jarduerei buruzko ikus-entzunezko materiala eskuratzeko eta bitarteko fisiko eta/edo elektronikoen (argitalpenen, komunikabideen, webgunearen eta/edo sare sozialen) bidez zabaltzeko

Legitimazioa
Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
Tratamenduaren ardura duen antolakundearen eskumen publikoen ordezkaritza bidezko erabilera (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.)
Eskumen publikoari buruzko araudia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa

Ikus-entzunezko materiala atzitzeko eta zabaltzeko baimena (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.)

Hartzaileak
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarren pertsonei ez erakundeei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko edo kanpoko hornikuntza enpresen bidez zerbitzu egiten laguntzeko.

Hartzaileak
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarren pertsonei ez erakundeei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko edo kanpoko hornikuntza enpresen bidez zerbitzu egiten laguntzeko.

Nazioarteko transferentziak
Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik.

Gordetzea
Zerbitzua ematen edo jarduera egiten den bitartean gordetzen dira datu pertsonalak. Ordutik aurrera, blokeatu egiten dira, eta berauek eskuratzeko mugak jartzen zerbitzuaren kudeaketaren ondorioz egiten diren erreklamazioek, zerga legedia edo aplikatu beharreko beste edozein araudi sektorial bete beharrak eta informazio pertsonala kudeatzeko eta tratatzeko erantzukizunek preskribatu bitartean.

Ikus-entzunezko materiala zabaltzeari buruzko datuak interesdunak tratamenduaren aurka egin arte gordetzen dira, baina edukiak eguneratzeko eta ezabatzeko ahalmena du antolakundeak.

Eskubideak

  • Bidasoa bizirik berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion
  • Bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean
  • Zirkunstantzia jakin batzuetan, bere datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurka babesteko bakarrik erabiliko ditugu–
  • Tratamendua interesdunek baimena ematean oinarritzen denean, baimena atzera botatzeko eskubidea, berau erabili aurreko tratamenduan eraginik izan gabe
  • Tratamendua interes publikoen erabileran edo botere publikoen jardunean oinarritzen denean, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea –kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean tartean edo erreklamaziorik aurkeztu edo erreklamazioen aurka babestu behar dugunean– Beren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–.
  • Interesdunek uste badute beren eskubideak ez direla errespetatu behar bezala, Datuak Babesteko
  • Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute.

Segurtasuna
Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta.