LAN ESKAINTZA

Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideen Arloko Koordinazioaren ondokoa

2026ko abuztuaren 7a

Bidasoko Garapen Agentzia, S.A.ren Administrazio Kontseiluak, 2026ko uztailaren 17an egindako bileran, honako hau erabaki zuen:

1.- Kontratazio-proposamena onartzea plantillako lanpostu finko bat betetzeko, kontratu mugagabe baten bidez, RP4 hautagaiaren alde, Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideen Arloko Koordinazioaren ondokoaren lanpostua kontratatzeko prozesuan, dagokion hautaketa-prozesuan puntuaziorik handiena lortu baitu; eta, epearen barruan erreklamaziorik aurkezten ez bada, proposamena behin betikoa izango dela erabakitzea, eta, horrekin batera, kontratazio-erabakia ere bai.

2.- Azken fase hau gainditu duten pertsonen zerrenda lan-poltsa gisa onartzea. Bidasoko Garapen Agentzia, S.A.k erabili ahal izango du, bai kontratazio mugagabeetarako, lan-poltsa onartzen duen Administrazio Kontseiluaren erabakitik aurrera 2 urteko epean, bai aldi baterako kontratazioetarako, denbora-mugarik gabe.

10. Adj Kontratazioa.pdf

2026ko uztailaren 29a

Argitaratu dira 3.2 faseko behin betiko emaitzak (elkarrizketa pertsonala eta nortasunaren azterketa), behin betiko puntuazio orokorrak eta Bidasoko Garapen Agentziako Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideen Arloko Koordinazioaren ondoko lanpostu finkoa betetzeko hautaketa-prozesuko behin betiko izendapen-proposamena.

09 Adj 2.2, 3.1 eta 3.2 faseetako emaitzak – Resultados de las fases.pdf

2026ko uztailaren 22

2.2 faseko (proba psikotekniko eta gaitasun-probak) eta 3.1 faseko (merezimenduen balorazioa) behin betiko emaitzen argitalpena, baita 3.2 faseko (elkarrizketa pertsonala eta nortasunaren azterketa) behin-behineko emaitzena, behin-behineko puntuazio orokorrena eta behin-behineko izendapen-proposamenarena ere.

08 Adj 2.2, 3.1 eta 3.2 faseetako emaitzak Resultados de las fases.pdf

2026ko uztailaren 14a

2.2 faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasun-probak) eta 3.1 faseko (merezimenduen balorazioa) behin-behineko emaitzen argitalpena, eta 3.2 faseko (elkarrizketa pertsonala eta nortasunaren analisia) deialdiaren aldaketa.

07 2.2 3.1 Adj Behin-behinekoa eta aldk deiald – Provisional y modif convocatoria.pdf2026ko uztailaren 8a

2.1.2 ezagutza teoriko-praktikoaren probaren behin betiko emaitzen argitalpena, 2.2 eta 3.2 faseetarako deialdia eta merezimenduak egiaztatzeko epearen irekiera.

06 2.1.2 Adj Behin-betikoa, merezimendu eta deialdiak – Definitivo, meritos y convocatorias.pdf2026ko ekainaren 26

Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideen Arloko Koordinazioaren Ondoko/a lanpostu finko bat betetzeko nahitaezko eta baztertzailea den 2.1.2 ataleko ezagutza teoriko-praktikoaren behin-behineko emaitzen argitalpena, «Bidasoko Garapen Agentzia – Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A.” tokiko merkataritza-sozietatean, izaera mugagabeko lan-kontratuaren bidez.

05 2.1.2 Adj Behin-behinekoa – Provisional.pdf2026ko ekainaren 18

Gai-zerrendaren argibidea eta akats materialaren zuzenketa.

04_Adj_Argibidea_eta_Zuzenketa_Aclaracion_y_Correccion.pdf2026ko ekainaren 11a

Agencia de Desarrollo del Bidasoa – Bidasoko Garapen Agentzia SA” tokiko merkataritza-sozietateko Ekonomia eta Finantza Arloaren eta Giza Baliabideen Koordinazioko alboko lanpostu finko bat kontratu mugagabearen bidez betetzeko hautaketa-prozesurako hautagaitzak onartzeko eta baztertzeko behin betiko zerrendak argitaratzea.

03_Adj_BehinBetiko_Zerrenda.pdf2026ko ekainaren 3a

Bidasoko Garapen Agentzia – Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A. tokiko merkataritza-sozietatean Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideen Arloko Koordinazioaren Ondoko/a lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesurako hautagaitzak behin-behinean onartzeko eta baztertzeko zerrendak argitaratzea, izaera finkokoa eta kontratu mugagabearen bidezkoa.

Hautaketa Batzordearen erabakia, 2.1.1. Ezagutza teorikoko proba ez egiteari buruzkoa.

Bidasoko Garapen Agentzia – Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A. tokiko merkataritza-sozietatean Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideen Arloko Koordinazioaren Ondoko/a lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesurako hautagaitzen 2.1.2 faserako deialdia.

02_Adj_BehinBehineko_Zerrenda_Convocatoria_2.1.22026ko maiatzaren 5a

2026ko martxoaren 30eko erabakiaren bidez, Bidasoko Garapen Agentzia – Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A.ren (Bidasoa activa-Bidasoa bizirik, S.A.) Administrazio Kontseiluak —Irungo eta Hondarribiko Udalek partaidetutako sozietatea— onartu du Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideen Arloko Koordinazioaren Ondoko/a lanpostu bat betetzeko deialdia, izaera finkokoa eta kontratu mugagabearen bidezkoa.

Ondorioz, lanpostu hori betetzeko deialdi publikoa egiten da, ondorengo oinarrien arabera.

Eskabideak www.bidasoa-activa.com webgunean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, Bidasoko Garapen Agentzia – Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A.ren (Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik, S.A.) Erregistroan, 09:00etatik 14:00etara, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita 20 egun naturaleko epean.

00.BOG – Ondokoa Adjuntoa Área Econ-Fin y RRHH.pdf
01.Oinarriak -Bases Ekonomia-Finantza eta Giza Baliabideak Económico-Financiera y RRHH.pdf
011.I. eranskina Inskripzio-orria Anexo I Hoja Inscripción .pdf
011.I. eranskina Inskripzio-orria Anexo I Hoja Inscripción.docx