Lan-eskaintzen kudeaketa
Enplegua lortzeko, zure prestakuntza hobetzeko edo zure proiektu profesionala garatzeko orientatzen zaitugu.
Bidasoa bizirik lan-bitartekaritzako zerbitzua eskaintzen die enpresei, kontratazio beharrak estaltzeko langile hautaketa prozesuak errazteko helburuarekin.
Sektore eta profil profesional guztiei zuzentzen gatzaizkie. Gainera, programen eta kontrataziorako laguntzen inguruko informazioa eskaintzen dugu. LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako Enplegu Agentzia gara, 160000045 zenbakiarekin.
Enplegu azoka
Bidasoa bizirik urtero bi enplegu azoka antolatzen ditu, seihileko bakoitzean bat, kontratatu behar duten enpresak eta enplegu aukerak bilatzen dituzten pertsonak harremanetan jartzeko.


