Enpresentzako laguntza
Irungo merkataritzari laguntza
Merkataritzarako laguntzak
Irungo Udalak merkataritzari eta hiri-ekonomiari zuzendutako laguntza-programa bat garatzen du. Jarduketa horien artean daude hiriko merkataritza dinamizatzea, hiri-ekonomiako jarduera berrietarako merkataritza-lokalen alokairua laguntzea, merkataritza-lokalak birgaitzea eta merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko ekipamendu digitala eskuratzea.
Irun.market
Irungo Udalak, Bidasoa bizirik-ekin batera, online salmentarako plataforma bat sortzea bultzatu du, hiriko tokiko merkataritzaren digitalizazioa sustatzeko. Plataformak irun.market du izena, eta arlo digitalera jauzi egin eta produktuak internet bidez merkaturatzen hasi nahi duten establezimenduentzako tresna izatea du helburu. Horrela, negozioaren ikusgarritasuna handitu eta bezero potentzial gehiagorengana iritsi ahal izango dira.
Merkataritzarako prestakuntza
Irungo Udalak tokiko merkataritzaren lehiakortasuna eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditu doako prestakuntza-ekintzen bidez. Ekintza horiek Commerce Lab gunean egiten dira, Serapio Mujika kaleko 8. zenbakian.
Izena emateko, adierazi prestakuntza, parte hartuko duen pertsonaren izena, saltokia eta telefono-zenbakia promocioneconomica@irun.org helbidera idatzita edo 943 50 53 37 / 943 50 53 35 zenbakietara deituta.
Commerce Lab
Tokiko merkataritzarako berrikuntza-gunea, “Irun Commerce Lab”, Serapio Mujika kaleko 8. zenbakian dago. Hiriko merkataritza-sare osoa indartzeko eta modernizatzeko sortu da, Irun tokiko kontsumoaren berrikuntza-gune gisa abangoardian kokatzeko.
Erabilera anitzeko laborategi honek merkataritza-arloan digitalizazioa eta enpresen lehiakortasuna bultzatzeko topagune eta esperimentazio-gune bihurtzea du helburu. 200 m² baino gehiagoko espazioa dago erabilgarri, hurbileko merkataritzarako lan-ingurune egoki batean, lehiakortasuna eta merkatua kentzen dizkioten beste merkataritza-formatu batzuekin lehiatu ahal izateko. Irungo merkataritzaren eskura dagoen espazioa hainbat jardueratarako erreserbatu daiteke.