Enpresentzako laguntza

Hondarribiko merkataritzari laguntza

Merkataritzarako laguntzak

Hondarribiko Udalak herriko merkataritzari eta establezimendu txikiei zuzendutako hainbat laguntza-neurri garatzen ditu, ekintzailetza sustatzeko, jarduera berriak abian jartzen laguntzeko eta merkataritza- eta zerbitzu-enpresen modernizazioa eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzeko.

Ekintzailetza sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak

Hondarribiko Udalak herriko ekintzaileei, enpresei eta saltoki txikiei zuzendutako laguntza-lerro bat du, bi jarduera-eremu hauek hartzen dituena:

  • Ekintzailetzaren sustapena, enpresa-jarduera berriak sortzen eta abian jartzen laguntzeko.
  • Txikizkako merkataritzaren eta zerbitzuen saltokien modernizazioa, Hondarribiko merkataritza- eta zerbitzu-establezimendu txikien eraberritze-, modernizazio- eta berrikuntza-jarduketak babesteko.

Hondarribiko Bonoak

Hondarribiko Udalak Hondarribiko Bonoak kanpaina ere bultzatzen du: tokiko merkataritza babesteko kanpaina bat, herriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea eta merkataritza-jarduera dinamizatzen laguntzea helburu duena.

Prestakuntza, informazioa eta laguntza

Bidasoa bizirik, Bidasoko Merkataritza Laguntzarako Puntuaren (MLP) bidez, arreta eta laguntza eskaintzen die Hondarribiko saltokiei eta zerbitzu-establezimenduei.

Bidasoko MLPak laguntza eta diru-laguntzei, prestakuntzari, digitalizazioari, laguntza-programei eta sektorearentzat interesgarriak diren beste ekimen batzuei buruzko informazioa ematen du, eta establezimendu bakoitzaren beharren araberako orientazioa eta laguntza eskaintzen ditu.

Urtean zehar, merkataritzari eta hiri-zerbitzuei zuzendutako hainbat prestakuntza-ekintza eta jardunaldi antolatzen dira, establezimenduen kudeaketa, digitalizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko.

Merkataritzari laguntzeko hurrengo jarduerei, laguntzei eta programei buruzko informazioa jasotzeko, idatzi pac@bidasoa-activa.com helbidera edo deitu 943 50 96 00 telefono-zenbakira.