GARAPEN EKONOMIKO ETA ESTRATEGIKO OPTIMORAKO FUNTSEZKO ALDERDIA
Gobernantza kolaboratiboa
Bidasoa bizirik-ek hainbat eragilerekin lankidetzan jarduten du (pertsonak, enpresak, ikastetxeak eta eragile publiko zein pribatuak), honako hauek hobetzen lagunduko duten helburuak lortzeko:
- Eskualdeko jarduera ekonomikoa.
- Eta, ondorioz, herritarren bizi-kalitatea.
Lan egiteko modu horren ondorioz, lankidetza-jarduera hauek nabarmentzen dira:
- Jakina da hainbat gizarte-eragilek Irun eta Hondarribiko hirietako langabeziari aurre egiteko abian jarri duten ituna: Irun eta Hondarribiko Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorra: Hondarribia Abian.
- Mugaz gaindiko lankidetza. Erakunde publiko eta pribatuek elkarrekin lan egiten dute mugaren alde batean zein bestean. Abantailak nabarmenak dira Hendaia (Frantzia), Hondarribia eta Irungo tokiko ekonomientzat. Lankidetza-kudeaketaren eta balioa sortzearen adibide ona dira.
- Ekimenak eta proiektuak. Ohikoa da Europako bazkideekin harremanak izatea, Bidasoan aplika daitezkeen arrakasta-formulak aztertu, ikertu eta identifikatzeko.
- Turismoan, sarean lan egitea funtsezkoa da lurraldea nazioko eta nazioarteko merkatuetan sustatzeko. Horren ondorioz, dagoeneko finkatuta dagoen Erdi Aroko Hirien eta Hiribilduen Sarea sortu da, bai eta turismo jasangarriarekin bat datozen beste sare batzuk ere. Sektore pribatuarekin egindako lankidetzak turismo-kalitateko jardunbide egokien ekimenak jarri ditu abian (Basquetour eta Euskadi).
Oharra: erakundeen arteko lankidetza etorkizun hurbilerako interes handiena pizten duen gai emergenteetako bat da (Alfons Cornella).
- Enpresekin, zentro teknologikoekin eta ikastetxeekin harremanak eta lan bateratua funtsezkoak dira berrikuntza eskualdera erakartzeko, prestakuntza-eskaintza merkatuaren eskaeretara egokitzeko eta lan-poltsa espezializatuak eskaintzeko.