Tech Irun GABONAK/NAVIDAD 2025. tailerrak
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, gabonetan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Tailerrak Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
ESPAZIOA ARAKATZEN ILARGIAN
Abenduak 29 eta 30
Teknologiaz, sormenez eta talde-lanez betetako abentura baterako presta zaitez! Tailer zirraragarri honetan, neska-mutilak ilargian espazio arakatzaileak bihurtuko dira ikasten duten bitartean eta ilargi base bat diseinatzen eta ibilgailu lunar bat eraikitzen duten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldea bideo animazio tresnak erabiliz, ilargi basea diseinatzen hasiko da , ondoren, ilargia arakatzeko ibilgailu bat eraikiko dute eta haren mugimenduak eta dituen sentsoreak programatuko dituzte.
11 eta 13 urte bitarteko gazteen taldeak erronka konplexuagoetan sakonduko du: ilargiko misioa burutzeko sentsore eta programazio aurreratuak dituen ribita eraikiko dute. Gainera, mugimenduen estrategiak eta jokoak programatuko dituzte MaKeCode Arcade softwarea erabiliz.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek euren lorpenak partekatu, ideiak trukatu eta elkarrengandik ikasiko dute. Esperientzia paregabea non zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika elkartzen diren teknologiako heroi txikiak sortzeko
(TI12/025) ESPAZIOA ARAKATZEN ILARGIAN_Abenduak 29 eta 30_11-13 urte
(2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2025eko abenduak 29 eta 30.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, abenduaren 1a arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiago:
BIDASOA BIZIRIK Ekintzailetzako eta Jarduera Berriko departamentua
Tel.: 943 50 96 00 (09:0etatik 14:00etara bitartean).

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI12/025
- Hasiera data 29/12/2025
- Amaiera data 30/12/2025
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea IRUN)


