Tech Irun GABONAK/NAVIDAD 2025. tailerrak
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, gabonetan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Tailerrak Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
ARTIKOA ARAKATZEN
Abenduak 22 eta 23
Teknologiaz, sormenez eta talde-lanez betetako abentura baterako presta zaitez! Tailer zirraragarri honetan, neska-mutilak artikoko-arakatzaileak bihurtuko dira ikasten duten bitartean eta artikoko faunan inspiratutako robotak diseinatzen eta izotzean ibiltzeko gai den ibilgailu bat diseinatzen duten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak artikoko sekretuak ezagutuko ditu animalia polar baten inspiratutako robot bat sortuz eta hau izotzetan zehar mugitzeko programatuz eta gainera, erreskate-ibilgailu bat ere eraikiko dute artikoan larrialdiko erreskate bat simulatzeko.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak urrats bat gehiago emango du: bere robota eraiki eta programatzeaz gain, programazio aurreratuarekin lan egingo dute benetako erreskate operazio bat simulatzeko eta remu zehatz batetan bizirik daudenak aurkitzeko.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek sortutakoa partekatu eta ideiak elkarbanatu ahal izango dituzte, elkarrekin ikasiz eta lankidetza-lana indartuz. Esperientzia paregabea, zeinetan, Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika irudimenaren ozeano batetan nahasten diren.
(TI10/025) ARTIKOA ARAKATZEN_ Abenduaren 22 eta 23_11-13 urte
(2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2025eko abenduaren 22 eta 23.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, abenduaren 1era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiago:
BIDASOA BIZIRIK Ekintzailetzako eta Jarduera Berriko departamentua
Tel.: 943 50 96 00 (09:0etatik 14:00etara bitartean).

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI10/025
- Hasiera data 22/12/2025
- Amaiera data 23/12/2025
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea IRUN)


