Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
ROBOTIKA ETA KIROLAK_Abuztuaren 25etik 29ra arteko astea
11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat
(2012.,2013. eta 2014. urteetan jaioak)
Prest al zaude teknologia eta kirola uztartzeko ekintzaz betetako lehiaketa batean? Tailer honetan, neska-mutilak beren robot-kirolarien entrenatzaile eta diseinatzaile bihurtuko dira, kirolean inspiratutako erronka zirraragarrietan parte hartuz.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak gure Robotika Olinpiadetan lehiatzeko prest dauden robotak eraikiko ditu, joko desberdinak gainditzeko estrategiak programatuz eta sumo robotiko lehiaketa bizi batean parte hartuz, non robot bakoitza bestea tatamitik botatzen saiatuko den.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak euren trebetasunak hurrengo mailara eramango dituzte: futbolean edo hockeyan aritzeko gai diren robotak diseinatuko dituzte, mini sumo borrokan aurkariak kokatzeko eta bultzatzeko programak optimizatuko dituzte, eta sentsoreak erabiltzen ikasiko dute beren sorkuntzaren errendimendu atletikoa neurtzeko.
Egun bakoitzaren amaieran, bi taldeek euren lorpenak eta ikasitakoak elkarbanatuko dituzte, talde lana eta sormena sustatuz. esperientzia paregabea , non, Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika martxan jartzen diren. Hasi daitezela jolasak!
Egiteko egunak:
Abuztuaren 25etik 29ra bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 1era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI06/025
- Hasiera data 21/07/2025
- Amaiera data 24/07/2025
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea