Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
ETORKIZUNEKO HIRIAK_Uztailaren 21etik 24ra arteko astea
11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat
(2012.,2013. eta 2014. urteetan jaioak)
Imajinatu nolakoak izango diren biharko hiriak eta horiek errealitate bihurtuko dituen ingeniaria bilakatu zaitez! Tailer honetan, neska-mutilek robotikak gure hiriak nola eraldatu ditzakeen aztertuko dute, seguruagoak, erosoagoak eta jasangarriagoak izan daitezen.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak bere auto autonomoa eraikiko du, oztopoak saihesteko eta aurrez diseinatutako ibilbideak egiten programatzen ikasiz. Etxe barruan funtzioak automatizatzeko sentsoreekin ere esperimentatuko dute, hala nola argiztapena, hezetasuna eta presentzia detektatzeko.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak irtenbide konplexuagoak diseinatzera bideratuko dira: garraio sistema autonomoak, semaforo adimendunak Crowtail teknologiarekin eta domotika munduan barneratuko dira. Final handi gisa, elementu automatizatuekin “hiri adimenduna” diseinatu eta programatuko dute.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek ideiak eta proiektuak elkarbanatuko dituzte, elkarrekin ikasiz zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak bizia hartzen duten lankidetza-ingurune batean. Etorkizuna gaur hasten da, eta zu izan zaitezke eraikitzailea!
Egiteko egunak:
Uztailaren 21etik 24ra bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 1era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI06/025
- Hasiera data 21/07/2025
- Amaiera data 24/07/2025
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea