Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
SALBAMENDU MISIOA_Uztailaren 14tik 18ra arteko astea
8 urtetik 10era bitarteko umeentzat
(2015.,2016. eta 2017. urteetan jaioak)
Piztu zure adimena eta prestatu zaitez eguna salbatzeko! Ekintzaz betetako tailer honetan, neskek eta mutilek robotikak larrialdi egoeretan nola lagun dezakeen ikasiko dute erreskate robotak diseinatzen eta programatzen dituzten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldea anbulantzia-robot bat edo suhiltzaile-robot bat eraikitzen hasiko da, mugitzeko programatzen eta oztopoak dituen erreskate-misio batean parte hartzen ikasiz. Horrez gain, robot lasterketa dibertigarri bati aurre egingo diote, non eginkizuna ahalik eta denbora laburrenean bete beharko duten.
11 eta 13 urte bitarteko gazteen taldeak erronka konplexuagoetan sakonduko du: sentsore aurreratuekin erreskate robotak sortuko dituzte, ingurune gogorretan misioak simulatuko dituzte eta arriskuan dauden pertsonak detektatzeko sistemak programatuko dituzte. Programazio lehiaketetan ere parte hartuko dute, non erreskate misioak eraginkortasunez eta taldean konpondu beharko dituzten.
saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek euren lorpenak partekatu, ideiak trukatu eta elkarrengandik ikasiko dute. Esperientzia paregabea non zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika elkartzen diren teknologiako heroi txikiak sortzeko.
Egiteko egunak:
Uztailaren 14tik 18ra bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 1era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI03/025
- Hasiera data 14/07/2025
- Amaiera data 18/07/2025
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea