Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.
OZEANOA ARAKATZEN_Uztailaren 7tik 11ra arteko astea
8 urtetik 10era bitarteko umeentzat
(2015.,2016. eta 2017. urteetan jaioak)
Teknologiaz, sormenez eta talde-lanez betetako urpeko abentura baterako presta zaitez! Tailer zirraragarri honetan, neska-mutilak ozeano-esploratzaile bihurtuko dira itsas mundua ezagutu eta uretako izakietan inspiratutako robotak eraikitzen dituzten bitartean.
Bi adin talde egongo dira:
8 eta 10 urte bitarteko taldeak ozeanoaren sekretuak ezagutuko ditu arrain edo karramarro itxurako robot bat sortuz , benetako itsas animalia bat bezala mugitzeko programatuz eta azken erronka dibertigarri bat osatzeko, oztopoak dituen hondoaren maketa bat diseinatuz.
11 eta 13 urte bitarteko taldeak urrats bat gehiago emango du: bere robota eraiki eta programatzeaz gain, programazio aurreratuarekin lan egingo dute uretako animalien jokabidea imitatzeko, kutsadura detektatzeko sentsoreak diseinatu eta esplorazio misioetako taldeetan parte hartuko dute.
Saio bakoitzaren amaieran, bi taldeek sortutakoa partekatu eta ideiak elkarbanatu ahal izango dituzte, elkarrekin ikasiz eta lankidetza-lana indartuz. Esperientzia paregabea, zeinetan, Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika irudimenaren ozeano batetan nahasten diren.
Egiteko egunak:
Uztailaren 7tik 11ra bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 1era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
Bidasoa bizirik. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Telefonoa: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00etara)
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI01/025
- Hasiera data 07/07/2025
- Amaiera data 11/07/2025
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea