Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.
Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.
Digitalizazio ibilbidea da honako hau.
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:
- Sortu eta Hobetu zure marka adimenez // Sortu identitate bisual bakarra, zure negozioa bezeroek ezagutzeko modukoa
izan dadin. (2025/01/15) - Lortu zure bezeroak erakarriko dituen presentzia digitala //Jarri zure online erakusleihoa zure bezeroak bilatzeko eta zure enpresa
sustatzeko. (2025/02/12) - Indartu zure presentzia digitala eta sortu edukiak AArekin // Erabili AA zure burua sustatzeko, bezeroak erakartzeko eta zure balio diferentziala
jakinarazteko (2025/03/12)
Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Ekintzailetza
- Kodea INP01-01/026
- Hasiera data 15/01/2026
- Amaiera data 15/01/2026
- Iraupena De 10:00 a 13:00
- Lekua Bidasoa activa. Hendaia, 8 - IRUN
(inp01-01/026) Sortu eta Hobetu zure marka adimenez
Sortu identitate bisual bakarra, zure negozioa bezeroek ezagutzeko modukoa
izan dadin




