Produktuaren Pasaporte Digitala PPD

Zure enpresaren heldutasun diagnostikoa Produktuaren Pasaporte Digitalaren (PPD) etorreraren aurrean

Zer da eta zer helburu ditu?

Produktuaren Pasaporte Digitala (PPD) produktu baten ingurumen inpaktuari, osaerari, bizi zikloari, zirkulartasunari eta trazabilitateari buruzko informazio kritikoa biltzen duen sistema elektronikoa da. Produktuaren Pasaporte Digitala (PPD)-ren helburu nagusia Europar Batasunean merkaturatutako produktuen jasangarritasuna, trazabilitatea eta gardentasuna hobetzea da.

Zer eskaintzen dizu?

Enpresaren digitalizazio eta jasangarritasun heldutasunaren aurretiazko diagnostikoa.

Txosten pertsonalizatua eta laguntza Produktuaren Pasaporte Digitala (PPD) ezartzeko lehen urratsak emateko ibilbide orriaren plangintzan.

Enpresaren eraldaketa digital eta jasangarrirako proposatutako helburuak lortzen lagunduko dizun baliabide eta eduki anitzeko biltegi batera sarbidea.

Norentzat da?

Eskualdeko enpresa guztiei zuzendutako zerbitzua, sektorea edo tamaina edozein dela ere, beren produktuen eraldaketa digital eta jasangarriaren prozesuari ekin nahi diotenentzat.

Eskaera egiteko epea

Eskaera epea urte osoan dago zabalik, eta enpresek edozein unetan hasi dezakete diagnostikoa.