KONEKTATU ZURE INDUSTRIA-ENPRESA HAZARAZIKO DUTEN GAKOEKIN

Zure enpresa lehiakorra izan dadin landu beharreko gako estrategikoak ezagutu nahi dituzu?

Jakin nahi al zenuke zer jarraibide bete zure erakundearen barrutik negozio-aukera berriak aurkitzeko?

Bertatik bertara entzun nahi duzu nola ari diren eskualdeko beste ETE batzuk berritzen, zerbitzu berriak sortzen eta beren etorkizuna eraldatzen?

Orduan, jardunaldi hau zuretzat da.

Aurrera egin eta hazteko aukera berriak aurkitu nahi dituzten ETEentzat diseinatutako saioa.

Zer eramango duzu saio honetatik?

  • Funtsezko eremu estrategikoak identifikatzea, enpresa modu iraunkorrean haz dadin.
  • Argi eta modu praktikoan ulertzea zer den barne-ekintzailetza eta zergatik den hazteko bide erreala.
  • Eskualdeko enpresa txiki eta ertainen kasu errealekin inspiratu, aukerak nola detektatu dituzten eta inpaktua duten proiektu bihurtu dituzten partekatuko baitute.
  • Dagoeneko barrutik berritzen hasi diren pertsonekin eta enpresekin konektatzea, ingurune hurbil eta irisgarri batean.

Enpresa kasuak:

  • Forest Pioneer S.L.: FP link, basogintzako makinen konektagarritasunerako eta telemetriarako berezko garapen-soluzio teknologikoa.
  • Irundin S.L.: Botilatzearen eraldaketa estrategikoa eta berrikuntza industriala, NON-STOP ikuspegiarekin
  • Basq Cream S.L.: Izozkigintzatik industriara: artisau-izozkiaren negozioaren hedapena.