KONEKTATU PRODUKTUAREN PASAPORTE DIGITALAREKIN

Produktu baten pasaporte digitala informazio-sistema bat da, eta produktuen iraunkortasunarekin lotutako informazioa elektronikoki erregistratzeko, prozesatzeko eta partekatzeko balio du, hornikuntza-kateko enpresen, agintarien eta kontsumitzaileen artean. Hainbat lege-testutan aurreikusitako neurrietako bat da, eta produktu ugariri eragingo die nahitaez.

Saio honetan aztertuko dugu zer egoeratan dagoen produktuaren pasaporte digitala hainbat sektoretan, eta zein diren enpresek eman behar dituzten lehen urratsak produktuaren pasaporte digitala ezartzen joateko.