KONEKTATU … ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN (I)

Zer egin dezake AAk zure enpresaren alde 60 minutuan, eraginkorragoa izan zaitezen

Aprobetxa ezazu adimen artifiziala bilerak transkribatzeko eta laburbiltzeko, eduki estrategikoa duten sare sozialak kudeatzeko eta gorabeherak berehala konpontzeko. Eman erantzun bizkorra bezeroei, sortu aurkezpen automatikoak eta sartu etengabeko aholkularitzara zure negozioa optimizatzeko.

  • Bilerak, hitzaldiak, dokumentazioa, bideoak… transkribatzea eta sintetizatzea, eta edukia hainbat formatutan aurkeztea, baita kontsulta azkarrak egiteko ere.
  • Enpresen sare sozialak kudeatzea, eskaintzen dituen edukien programazioa eta proposamena eginez, merkatuen eta produktu/zerbitzuen arabera.
  • Gorabeherak azkar konpontzea eskuliburuak azkar kontsultatuta, zerbitzu teknikora etengabe deitzea saihestuz.
  • Edozein ordutan eta modu jarraituan aholkulari espezializatu bat izatea, ebazten eta ideiak ematen lagunduko diguna.
  • Bezeroek gure produktuei/zerbitzuei buruz egindako kontsultei arin eta azkar erantzutea.
  • Aurkezpenak eta merkataritza-materiala automatikoki egitea, kontsulta (promt) zuzena eginez.