
Bidasoko eskualdea FITUR-era itzuliko da kalitatezko turismo eredu jasangarria finkatzeko
Bidasoko eskualdeak, beste urte batez, Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) parte hartuko du, urtarrilaren 21etik 25era, Madrilen, eta erreferentziazko turismo-leku gisa duen kokapena indartuko du. Eskualdeak bere eskaintza aurkeztuko du Euskal Kosta-Euskadi-ren standean. Lurraldeko eskaintza turistikoa osotasunean ikusgarritasuna ematea ahalbidetuko duen presentzia.
Ohikoa denez, Bidasoa Eskualdeak FITURera joko du bere euskarri turistikoak finkatuta (ostatuen gida, ‘non jan’ edo jarduera nautikoak, adibidez), planak eta esperientziak naturarekin, kulturarekin eta gastronomiarekin lotuta, eta hemugaren identitatea definitzen duten baliabide bereziak eskaintzak nabarmenduz. Bateratutako presentzia horrek Euskadiko estrategia turistikoarekin koherentea eta lerrokatua den sustapena errazten du.
Azokaren esparruan, Irugurutzetako Labeak aurkeztuko ditu Irunek, balio historiko eta industrial handiko ondare-baliabidea, lurraldeak turismo kultural eta jasangarriaren alde egindako apustua indartzen duena. Bestalde, Hondarribia, urtero bezala, Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearen Urteko Batzarreko buru izango da. Topaketa hori Estatu mailan garrantzitsua da, eta hiriak Erdi Aroko ondare historikoaren balorizazioan duen garrantzia sendotzen du. Era berean, FITURen Euskadiko Helmugak Elkartearen Urteko Batzarra egingo da. Irun eta Hondarribia elkarte horretako kide dira, turismo berezi eta jasangarria koordinatzeko eta sustatzeko funtsezko foroa.
Nuria Alzaga, Bidasoa Bizirik-eko presidenteak azpimarratu duenez, “FITUR hitzordu estrategikoa da Bidasoa eskualdea askotariko, benetako eta kalitatezko helmuga gisa kokatzen jarraitzeko, urte osoan esperientzia paregabeak eskaintzeko gai dena”. Alzagak, gainera, nabarmendu duenez, “Euskal Kostaldearen eta Euskadiren barruan batera egoteak gure ikusgarritasuna indartzen du, eta lurraldearen irudi kohesionatua eta lehiakorra helarazten laguntzen digu”.
Estitxu Urtizberea, Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak adierazi duenez, FITURera joateak aukera ematen digu aliantzak sendotzeko, sare estrategikoetan parte hartzeko eta eskualdearentzat balio erantsia duen turismo-eredu jasangarri batean aurrera egiteko”.
FITUR-en parte hartze berri honekin, Bidasoko eskualdeak bere konpromisoa berresten du turismoaren sustapen bateratuarekin, bere baliabide bereizgarrien balioa nabarmentzearekin eta erakundeen lankidetzarekin, lurraldearen garapen ekonomiko eta turistikorako ardatz gisa.
Helmuga Turistiko Adimendun eta Jasangarri (HTA) baterako aurrerapausoak
Bidasoko eskualdea sendotzen ari da Helmuga Turistiko Adimendun eta Jasangarri (HTA) gisa , berrikuntza, jasangarritasuna, irisgarritasun unibertsala, gobernantza eta teknologia oinarrizko ardatz gisa integratzen dituen turismo-kudeaketako eredu bat, helmugaren lehiakortasuna eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Ikuspegi horri esker, turismo eraginkorragoa, arduratsuagoa eta Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datorrena gara daiteke.
Prozesu horretan, HTAa garatzen laguntzen duten hainbat esparru eta lan-ildo bultzatzen ari dira. Horien artean, Turismoaren Kode Etiko bat ezartzea nabarmentzen da, sektoreko eragileen artean jardunbide egokiak sustatzeko eta turismo arduratsua, tokiko komunitatea eta ingurunea errespetatzen dituena sustatzeko. Era berean, Enpresa Turistiko Berritzaile eta Arduratsua programak enpresa turistikoen etengabeko hobekuntza sustatzen du, jasangarritasunarekin, kalitatearekin eta berrikuntzarekin duten konpromisoa sendotuz.
Beste lan-ildo estrategiko bat karbono-aztarna kalkulatzea eta murriztea da, turismo-jardueraren ingurumen-inpaktua neurtzeko eta emisio gutxiko eredu baterantz aurrera egiteko funtsezko tresna. Horrez gain, energia-eraginkortasuna lortzeko jarduerak egiten dira, baliabideen kontsumoa optimizatzeko eta turismo-instalazio eta -zerbitzuetan energiaren erabilera arduratsuagoa sustatzeko.
Proiektu horren esparruan, enpresa berriak sartu dira duela gutxi ekimenean, eta eskualdeko turismo-sektorearen konpromiso kolektiboa indartu dute. Programak tresna berritzaileak ditu bisitarien esperientzia hobetzeko, baliabide turistikoak modu eraginkorrean optimizatzeko eta garapen eredu orekatua eta ingurune natural eta kulturalarekiko errespetuzkoa bermatzeko, horrela Bidasoa turismoaren egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuta dagoen helmuga gisa finkatuz.
“Helmuga Turistiko Arduratsu eta Jasangarria” Saria
Helmuga Arduratsu eta Jasangarriaren Euskadi Saria, Euskal Turismoaren Euskadi Sarien barruan emandakoa, kategoria horretako irabazle gisa saritu ditu Irun eta Hondarribia, eta bereziki baloratu du lurraldearen garapen turistikoaren jasangarritasuna, kalitatea eta berrikuntza bultzatzeko konpromisoa. Sari honek berdintasuna, irisgarritasuna eta ingurumenaren babesaren arloan bultzatutako ekimenak balioesten ditu, bidasoa helmuga arduratsu gisa sendotuz eta sektorearen egungo erronkekin bat eginez.
Euskal Turismoaren Euskadi Sarien barruan, Helmuga Arduratsu eta Jasangarriaren Euskadi Saria ematen zaie beren gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-ekintzengatik nabarmentzen diren eskualde edo udalerriei, turismo-eredu anitza, inklusiboa eta iraunkorra sustatuz, lurraldean nahiz tokiko komunitatean eragin positiboa sortzeko gai dena.



