
Bidasoa bizirik-ek ekintzaileei ematen dien laguntza indartzen du, tailer eta prestakuntza programen programazio berri batekin
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, lurraldeko ekintzaileei zuzendutako programazio zabala jarri dute abian, eta 2025eko azken hiruhilekoan gauzatzen ari dira. Ekintzailetzan lehen urratsak ematen ari direnentzat edota beren enpresa-proiektua sendotu nahi dutenentzat prestakuntza praktikoa eta laguntza eskaintzen jarraitzea da helburua. Programatutako jardueren artean, hiru prestakuntza-ibilbide nagusi nabarmentzen dira:
- “Ekin asteazkenean”, merkataritza-kudeaketa hobetzeko saioekin.
- “Ekintzaileentzako ibilbide digitala”, identitate bisualari, markaren posizionamenduari eta WhatsApp Business-en erabilera profesionalari buruzko hiru tailer praktikoz osatua.
- “Enpresa berrientzako ibilbide digital praktikoa”, produktibitate adimendunera, zereginen kudeaketa eraginkorrera eta prozesuen automatizaziora bideratua.
Horrez gain, Bidasoa bizirik-ek ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko bere bi programa estrategikotan izena emateko aukera zabalik mantentzen du: “Sendotzen 25 eta Bidasoa Up Innovation!”, biak ere tokiko enpresen hazkundea eta negozio-aukera berrien sorrera indartzera zuzenduak.
Programazioa 8 eta 13 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako proposamenekin osatuko da, “Izan Arrantzale Hondarribian” (abenduaren 22an eta 23an) + “GazteTEK” (abenduaren 29an eta 30ean), euskaraz egingo diren STEAM tailerrekin, eta bestetik, TechIrun-en edizio berri bat egingo da abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30ean.
“Pertsona ekintzaileekin dugun konpromisoa irmoa da. Bidasoa bizirik-en prestakuntza jasotzeko, esperientziak partekatzeko eta beren proiektuak konfiantza eta laguntza profesionalarekin hazteko gune bat aurki dezaten nahi dugu”, nabarmendu du Nuria Alzagak, Bidasoa bizirik-eko presidenteak.
Bestalde, Estitxu Urtizberea agentziako presidenteordeak berrikuntza praktikoaren aldeko apustua azpimarratu du: “Programa hauen bidez etorkizunerako funtsezkoak diren konpetentziak sustatzen ditugu: digitalizazioa, produktibitatea eta berrikuntza. Gure helburua Bidasoan ekin nahi dutenek tresna sendoekin eta etorkizuneko ikuspegiarekin egiten dezatela da”
Programazio horrekin batera, Bidasoa bizirik-ek ekintzailetza sarea indartzen jarraitzen du, APEIA – Laguntza Pertsonalizatua Ideiak eta Aktibaziorako programaren bitartez. Ekimen honek laguntza indibidualizatua eskaintzen die proiektua diseinatzeko hasierako faseetan dauden pertsonei, eta haien ideiak balidatzen, negozio-aukerak identifikatzen eta ekintza-plan errealista eta jasangarria egituratzen laguntzen die.
“APEIA bezalako programek hasiberriengandik gertu egoteko aukera ematen digute, laguntza hurbila eta praktikoa eskainiz, ideia bat proiektu sendo bihur dezaten”, azpimarratu du Nuria Alzagak.
Ildo beretik, Estitxu Urtizberea agentziako presidenteordeak nabarmendu duenez, “talentu ekintzailea bere fase goiztiarrenetik laguntzea funtsezkoa da aukera berriak sortzeko eta lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatzeko”.
“Le Petit Confetti”-ko Natalia Meynetek eskerrak eman nahi izan dizkio Bidasoa bizirik-i “lehen momentutik jasotako laguntza guztiarengatik”, era berean, “lehen momentutik babesa izan dugu eta izaten jarraitzen dugu. Tailer eta formakuntza guztietan izena ematen dugu, benetan oso baliagarriak zaizkigulako eta proiektu honetan aurrera egiten laguntzen digutelako.
Era berean, “Espacio Humus”-eko Miriam Loidi Zuletek zera adierazi du: “Oso baliagarria iruditzen zait eskaintzen diren prestakuntza-eskaintza eta tailer guztiak, aukera ematen digulako kontrajarriak ez diren baina ekintzaile izateko jakin behar ditugun gaietatik ikasteko”. Prentsaurrekoan Yosune Zapirain “YorganiZapi” eta “A pedir de boca”-ko Pedro Miguel Garcia eta Jose Vivas ere izan dira.
Programazio guztia eta izen-emateak Bidasoa bizirik-en webgunean daude eskuragarri: www.bidasoa-activa.com



