TECH IRUN GABONAK 2023_SMART HOME eta SUPER:BIT
8 urtetik 10ra bitarteko umeentzat
(2015, 2014 eta 2013an jaioak)
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
JARDUERAK:
Smart Home-k hainbat modulu eskaintzen ditu, hala nola mugimendu-sentsoreak, tenperatura, hezetasuna eta eragingailuak (erreleak eta LED pantailak). Tresna horiekin, erabiltzaileek proiektuak aztertu eta gara ditzakete, etxeko gailuak programazioaren bidez automatizatu eta kontrolatzeko. Parte-hartzaileak domotikaren munduan murgiltzeko diseinatuta dago tailer hau.
Super:bit aliatu perfektua da inspiratu eta gaitasun teknologikoak sormenez garatzeko. Parte-hartzaileek esploratzaile programagarri txikiak diseinatu eta eraikiko dituzte “Ilargiko espedizio” bat egiteko. Jarduera horrek, elektronikaren eta programazioaren ulermen praktikoaz gain, talde-lana, arazoak konpontzea eta dibertimendu aktiboa sustatuko ditu, eta umeak, beren sorkuntza teknologikoaren bidez, espazio-esploratzaile bihurtzen dira.
Egiteko egunak:
2024ko urtarrilaren 2tik 4ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, abenduaren 12ra
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileen hautaketa, grabatu egingo dena, ausazko zozketa bidez egingo da, Excell aplikazioa erabiliz. Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta zenbaki horretatik aurrera esleituko dira plazak, izen-ematearen hurrenkeran.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiago:
BIDASOA BIZIRIK Ekintzailetzako eta Jarduera Berriko departamentua
Tel.: 943 50 96 00 (09:0etatik 14:00etara bitartean).
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Tech
- Kodea TI11/023
- Hasiera data 02/01/2024
- Amaiera data 04/01/2024
- Iraupena 9:30 - 13:30
- Lekua Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea IRUN)