
Bidasoa bizirikek Krea Bidasoa antolatzen du, esperientziak trukatzeko, harremanak egiteko, lankidetzarako aukerak identifikatzeko eta enpresa-proiektu eta -joera berriak ezagutzeko helburuarekin.
Nori zuzenduta dago?
- Pertsona ekintzaileak
- Enpresak
- Erakunde publiko eta pribatuak
- Unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasleak
-
Gehiago ikusi: KONEKTATU IDEIEKIN: NEGOZIO-IDEIA SUKALDATZEN
9:00 – 12:00
KONEKTATU IDEIEKIN: NEGOZIO-IDEIA SUKALDATZEN
STAR EKINTZAILE hackathonean, ideiek eskuekin forma hartzen dute eta proiektu bizi bihurtzen dira. Talde bakoitzak sormena eta jolasa uztartzen ditu, bere negozio-ideia errezeta bakar eta sinboliko bat prestatuko balu bezala eraikiz. Osagaiak ukitu, ikusi eta kontatu daitezkeen balio, proposamen eta amets bihurtzen dira. Berritzea, lankidetzan aritzea eta sortzea uztartzen diren gunea, irudimen ekintzaileari zaporea eta bizia emanez.
-
Gehiago ikusi: KONEKTATU ZURE INDUSTRIA-ENPRESA HAZARAZIKO DUTEN GAKOEKIN
9:00 – 11:00
KONEKTATU ZURE INDUSTRIA-ENPRESA HAZARAZIKO DUTEN GAKOEKIN
Zure enpresa lehiakorra izan dadin landu beharreko gako estrategikoak ezagutu nahi dituzu?
Jakin nahi al zenuke zer jarraibide bete zure erakundearen barrutik negozio-aukera berriak aurkitzeko?
Bertatik bertara entzun nahi duzu nola ari diren eskualdeko beste ETE batzuk berritzen, zerbitzu berriak sortzen eta beren etorkizuna eraldatzen?
Orduan, jardunaldi hau zuretzat da.
-
Gehiago ikusi: KONEKTATU PRODUKTUAREN PASAPORTE DIGITALAREKIN ETA ENPRESEK BEREN EZARPENA HASTEKO DITUZTEN LAGUNTZEKIN.
9:00 – 11:00
KONEKTATU PRODUKTUAREN PASAPORTE DIGITALAREKIN ETA ENPRESEK BEREN EZARPENA HASTEKO DITUZTEN LAGUNTZEKIN.
PDPa ez da soilik araudi-eskakizun bat; aukera bat da nola ekoizten dugun, nola kontsumitzen dugun eta, batez ere, balio-katean nola harremantzen garen berpentsatzeko.
Ezagutu saio honetan zer den produktuaren pasaporte digitala, nola ari diren enpresak haren ezarpenerako prestatzen eta zein diren enpresa-ehunak tresna hori bere erakundeetan integratzen aurrera egiteko dituen laguntza publikoak.
Mónica Pedreira, Trantsizio Ekologikoko zuzendaria - Gipuzkoako Foru Aldundia
Eva Sevigne, Ekonomia Zirkularreko taldearen arduraduna Nafarroako Orekan Ingurumen Kudeaketan
Marine Macé, Nouvelle Aquitaine Eskualdeko ehun- eta moda jasangarriaren sektoreko misio-arduraduna
-
Gehiago ikusi: KONEKTATU … ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN (I)
Edukiera beteta
9:00 – 11:00
KONEKTATU … ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN (I)
Autonomoei, pertsona ekintzaileei eta mikroETEei zuzendutako saioak.
ZURETZAT LAN EGITEN DUEN AA – NOLA SORTU ZURE NEGOZIORAKO EDUKI PROFESIONALAK DENBORA GUTXIAGOAN
Ezagutu nola erabili AA sortzailea testuak, irudiak eta marketinerako, bezeroarentzako arretarako eta dokumentaziorako material erabilgarriak modu azkar eta praktikoan sortzeko.
Enpresa-eraginkortasuna hobetzeko adimen artifiziala aplikatzera bideratutako topaketa praktikoak.
-
Gehiago ikusi: KONEKTATU LIDERGOAREKIN ETA EKINTZAILETZA BERRITZAILEAREKIN
10:00 – 12:00
KONEKTATU LIDERGOAREKIN ETA EKINTZAILETZA BERRITZAILEAREKIN
Mahai-ingurua: Olatu Berdea Mobility, B:ATU, Loveo, Erbi eta Flybble.
LEINNeko bost ikasle-taldek osasuna, hezkuntza, mugikortasun jasangarria, gizarteratzea eta landa-garapena bezalako sektoreetako proiektu ekintzaileak aurkeztuko dituzte. Beren esperientzia, aurrez aurre dituzten erronkak eta irtenbide berritzaileak partekatuko dituzte. Talentu gaztea gizartean benetako aldaketak nola bultzatzen ari den ezagutzeko aukera paregabea.
-
Gehiago ikusi: KONEXIO-ESPAZIOA
09:30 – 13:00
KONEXIO-ESPAZIOA
Digitalizazio-prozesu bati ekitea pentsatzen ari bazara, gizarte-inpaktua duen ekintzailetza, ekintzailetza berritzailearen edo barne-ekintzailetzaren ideia baduzu, edo zure negozioaren hazkunderako eta etorkizunerako estrategia argi bat definitu nahi baduzu, hurbil zaitez gune honetara.
Horretarako, eragile laguntzaileak ditugu hainbat arlotan. Eskatu zure hitzordua:
Eskatu zure hitzordua:
DIGITALA: IeTeam
GIZARTE-EKONOMIA: Elkar-lan
EKINTZAILETZA BERRITZAILETA ETA BARNE-EKINTZAILETZA: IeTeam / Bic Gipuzkoa
ESTRATEGIA: IKEI / Innobide
-
Gehiago ikusi: Konektatzeko erabiltzen dugun kafea
11:00 – 11:30
Konektatzeko erabiltzen dugun kafea
KREAR erronka : Elkar-sorkuntza, inspirazio iturri
-
Gehiago ikusi: KONEKTATU ZURE AURREZPEN ENERGETIKOAREN MONETIZAZIOAREKIN EAZ SISTEMAREKIN. ZURE AURREZKIA BENETAKO DIRU-SARRERA BIHURTZEN DA
Edukiera beteta
11:30 – 13:00
KONEKTATU ZURE AURREZPEN ENERGETIKOAREN MONETIZAZIOAREKIN EAZ SISTEMAREKIN. ZURE AURREZKIA BENETAKO DIRU-SARRERA BIHURTZEN DA
Jakin nahi duzu energia-eraginkortasuneko jarduketek nola ekar dezaketen zuzeneko itzulkin ekonomikoa? Interesatzen al zaizu ulertzea Energia Aurrezteko Ziurtagirien (EAZ) Sistemaren funtzionamendua eta haren aplikazioa enpresa-eremuan eta eremu publikoan?
Jardunaldi honetan jakingo duzu nola Energia Aurrezteko Ziurtagirien Sistemak (EAZ) aukera ematen duen aurreztutako energia benetako itzulkin ekonomiko bihurtzeko. Eraginkortasunean egindako inbertsioei ahalik eta etekin handiena atera nahi dieten industriari, hirugarren sektoreari, bizitegiei eta erakunde publikoei zuzendutako saio aplikatua.
Benetako adibideen bitartez, EAZ-k zer jarduera sor ditzakeen, espedienteak nola kudeatzen diren eta merkatu berri horrek zer aukera eskaintzen dituen jakingo duzu.
-
Gehiago ikusi: KONEKTATU … ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN (II)
Edukiera beteta
11:30 – 13:30
KONEKTATU … ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN (II)
Autonomoei, ekintzaileei eta mikroETEei zuzendutako saioak.
4.0 EDUKIA AAREKIN – KOMUNIKATZEKO MODUA ALDATZEN ARI DIREN TRESNAK
Esploratu AA sortzaileko azken berrikuntzak eta marketinean eta bezeroarentzako zerbitzuan duten aplikazio zuzena.
Enpresen eraginkortasuna hobetzeko adimen artifiziala aplikatzera bideratutako topaketa praktikoak.
-
Gehiago ikusi: FIRST PITCH
13:00 – 14:10
FIRST PITCH
Proiektu berritzaileen aurkezpen dinamikoak, 20 irudi eta 20 segundoko formatuan. Harritu zaitez!
-
14:10
KONEXIOA DESKONEXIOA