ENPRESA BERRIENTZAKO AZPIEGITURAK

Enpresa zentroak

Bidasoa bizirik ekipamendua eskaintzen die sortu berri diren enpresei, merkatu prezioa baino kostu txikiagoan, haien garapena eta/edo sendotzea sustatzeko.

Norentzat da?

Bidasoa bizirik-ekin bideragarritasun azterketak garatu dituzten enpresa berriak edo sendotze prozesuan dauden enpresa txikiak.

Zer onura eskaintzen ditu?

Ekintzaileentzat

  • Hasierako inbertsio ekonomikoaren murrizketa.
  • Negozioa sendotzeko denboraren murrizketa.
  • Bertan kokatzen diren enpresei balioa ematen dien ingurunea.

Tokiko enpresa sareari

  • Tokiko enpresa garapen eredua bultzatzea.
  • Elkarrekiko indartzea sustatzen duten enpresen arteko laguntza eta lankidetza harremanak bultzatzea.
  • Negozio ideia berritzaile onak babestea.
  • Enplegua sortzea.

Baldintzak

  • Negozio plana aurkeztea.
  • Bidasoa bizirik-eko Ekintzailetza eta jarduera berriko departamentuak emandako aldeko txostena izatea.

Nola erabakitzen dugu zerbitzu honetaz baliatu zaitezkeen?

Bidasoa bizirik-eko Ekintzailetza eta jarduera berriko departamentuak zure enpresari egiten dion balorazioaren zentzua honako hauen arabera erabakitzen da:

  • Jardueraren egokitasuna Enpresa Zentroaren ezaugarri eta kokapenarekin.
  • Enpresa Zentroko enpresa eskaintza dibertsifikatzeko egiten duen ekarpena.
  • Eskualdearen garapenean egiten duen ekarpena.
  • Jardueraren izaera berritzailea.
  • Enplegu sorrera.

Arretxe Ugalde industrialdea

Lamisingo Iturria kalea, 1 Ugalde eraikina – 109 bulegoa 20305 – Irun

Enpresak ikusi

Puntala Bizirik

Hendaia kalea, 10 – behea. 20280 – Hondarribia

Enpresak ikusi

Ficoba

Iparralde etorbidea, 43, 20304 – Irun

Enpresak ikusi

Zaisa

Europa kalea – G pabiloia – Zaisa

Enpresak ikusi