Albisteak

Bidasoan ekiteko bekak 2023

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa honen bidez, ekimen ekintzaile berritzaileari ekiteko eta hari laguntzeko motibazioak indartu nahi dira, ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren negozio-ideia eta garapena definitzeko prozesuan, gizarte-ekintzailetza.

Zer da?

Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.

Zer onura dakartza?

  • Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.
  • Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.
  • Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera.
  • Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.

Betekizunak

  • Adinez nagusia izan behar da.
  • Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.
  • Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.
  • EJZn alta emanda ez egotea.

Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia

  • Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 2.500 euro.
  • Zenbateko maximoa hilean: 400 euro.

Norentzat da?

  • Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat.

Hautatze-prozesua

  • Aurreproiektua/Proiektua
  • Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua:  Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia)
  • Norgehiagoka (balorazio-mahaia)

Eskaera-epea

Eskaerak egiteko bi epe izango ditu deialdi honek:

  • 2023. Urtarrila-Apirila

Informazio gehiago

Partekatu hemen