PROIEKTUA

EFA154/04 LANEAN

EFA154/04 LANEAN

LANEAN – Mugaz gaindiko enpleguaren garapena babestea

AFOMEF testuingurua

POCTEFA 2021-2027, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra, lurralde-lankidetzako europar programak, funtsen lurraldetasun-maila sakonagoa dakar berritasun gisa, bere 5. Helburu Politikoaren bitartez: “Europa, herritarrengandik gertuago”, eta haren garapena eremu funtzionalen bitartez.

AFOMEF Mendebaldeko Eremu Funtzionala da, POCTEFA programaren programazio-aldi berrian identifikatu diren bost eremu funtzionaletako edo “bizi-eremuetako” bat.

LLET Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea da Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren garapena eta sustapena koordinatzearen erakunde arduraduna.

LANEAN proiektuak mugaz gaindiko enplegu eremu arin eta integratzaile bat sendotu nahi du AFOMEF lurraldean.

Helburu nagusia hiru lurraldeen arteko egiazko enplegu arro komun baten sortzea da, oraindik oztopoak dauden eremu batean: hizkuntza oztopoak, ezberdintasun juridikoak edo mugaz bestalde gertatzen denari buruzko informazio falta.

Praktikan, oztopo horiek eroraraztea da xedea, mugaz gaindiko eremuan langileek, enpresek eta erakundeek aurkitzen dituzten problematikei aterabide zehatzak aurkitzeko.

Proiektuaren hiru jarduera-ardatz:

  1. Eskulan‑fluxuei, tentsioan dauden sektoreei eta mugaz gaindiko lan‑merkatuaren osagarritasunei buruzko diagnostiko partekatu bat sortzea.
  2. Enpleguaren, fiskalitatearen, gizarte-babesaren eta lan-mugikortasunaren arloetan, arazoak identifikatzeko, lankidetza-akordioak sustatzeko eta irtenbide zehatzak koordinatzeko gai den eragile instituzional eta teknikoen sare operatibo eta iraunkor bat sortzea.
  3. Mugaz gaindiko informazio eta orientazio zerbitzu eta tresnen garapena, horien barne mugaz gaindiko enpleguari buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskuratzeko aukera ematea (gai ezberdinei buruzko gidaliburuak, mugaz gaindiko liburuxkak eta baliabide digital eleanitzak), hedapen ekintzak antolatzea (informazio jardunaldiak, leihatila bakarrak, enplegu azokak) eta mugaz gaindiko enplegua sustatzeko jardueren antolatzea, lanbideak deskubritzeko, enplegua bilatzeko eta enpresekin elkartzeko.

Esparrua, iraupena eta aurrekontua

LANEAN proiektua: “AkitaniaBerria Euskadi Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko enplegu eremu baten garapena” proiektu europarra da, Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntzarekin eta INTERREG VI-A POCTEFA 2021-2027 programaren bitartez finantzatua.

Lau urteko iraupena du eta 2.724.013,07 €–ko aurrekontua du guztira; horietatik 1.770.608,50 € Europar Batasunak jartzen ditu.

Bazkideak eta lankidetza sarea

LANEAN proiektua Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak gidatzen du eta mugaren bi aldeetako bazkide operatiboek parte hartzen dute, besteak beste: France Travail Nouvelle-Aquitaine, LANBIDE, Cap Emploi, Mission Locale Pays Basque, Bidasoa bizirik eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Proiektua, gainera, bazkide elkartuen sare zabal batean oinarritzen da, enpleguaren, fiskalitatearen, gizarte segurantzaren eta langileen babesaren alorretan eskumenak dituztenak, hala nola: CD64, CARSAT, CPAM, DDETS, DDFiP64, URSSAF, SNE, Nafarroako Foru Ogasuna, Gipuzkoako Ogasun eta Finantzen Departamentua, INSS, SEPE-EURES.

Europako kofinantzazioa

LANEAN proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, Interreg VI-A Espainia–Frantzia–Andorra programako AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia–Frantzia–Andorra mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

LANEAN Mugaz Gaindiko III. Enplegu Azoka