HAUSNARKETA ESTRATEGIKOA

Enpresa estrategia

Zer da eta zer helburu ditu?

Empresa Estrategia eskualdeko enpresen hausnarketa estrategikoa sustatzea helburu duen programa da, kudeaketa estrategikoa hazkunde eta sendotze palanka gisa bultzatuz eta enpresak beren negozioaren estrategia eta balio proposamena definitzearen beharraz kontzientziatuz.

Zer eskaintzen dizu?

Programak enpresan bertan ematen den aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua eskaintzen du, diagnostikoa, ekintza plana eta ekintzen definizioa barne hartzen dituen ibilbidea gauzatzea erraztuz eta, hala badagokio, haren ezarpena ahalbidetuz.

Programa bi fasetan garatzen da. Lehenengo fasean enpresa estrategia diseinatzen da, egoeraren diagnostikoa eta ibilbide orria ekintza plan batekin batera eginez; bigarren faseak, berriz, enpresari bere hausnarketa estrategikoaren ibilbide orria martxan jartzeko lehen urratsak ematea ahalbidetzen dio.

Norentzat da?

Empresa Estrategia eskualdeko ETEei zuzenduta dago, lehentasunez 10 langiletik gorako plantillarekin eta industria, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika edo handizkako merkataritza sektoreetako enpresei bideratuta.